HasieraLagun Arori buruzPrentsa-aretoa

Canal RSS

Prentsa aretoa

Itzuli

Seguros Lagun Aroren bezeroarentzako arreta-zerbitzuari Contact Center Kalitatearen Saria eman diote

27/06/2013 · Lagun Aro

Ezagutzera eman: |

Seguros Lagun Aroko bezeroarentzako arreta-zerbitzuak Aseguratuarentzat Laguntza Zerbitzu Onenaren Contact Center Kalitatearen Saria jaso du Platinum Contact Center Awards sarien laugarren edizioan, bere barne-plataformagatik.

 

Madrilgo Medikuen Elkargoan egin zen sari-banaketan, Seguros Lagun Aroko Marketineko eta Komunikazioko Zuzendari Komertzial Gorka Ansuategui eta Contact Center-eko Zuzendari Idoia Izaguirre izan ziren.

 

Platinum Contact Center Awards sarien IV. edizioan sektoreko (banka, aseguruak, administrazio publikoak eta industria) 300 profesional inguru izan ziren. Edizio hau parte-hartze handiagatik nabarmendu da, aditu eta irakasleez osatutako epaimahaiak ia ehun hautagaitza ebaluatu baitzituen. 

 

Epaimahaia ondorengoek osatu zuten: José Carlos Segura Lunak, Seinalea eta Komunikazioaren Teoriaren Ezagutzaren Saileko Granadako Unibertsitateko katedradunak; María Isabel González Bravok, Salamancako Unibertsitateko Ekonomia eta Enpresen Fakultateko irakasle titularrak; José Ignacio Galánek, Salamancako Unibertsitateko Enpresen Antolakuntzako katedradunak; Emma Crespok, Madrilgo Calos III. Unibertsitateko Enpresen Mintegiko ordezkariak; eta Roberto Hernández Berlinchesek, UNEDeko Ingeniaritza Informatikoko GETko zuzendariak.

 

Seguros Lagun Aroren bezeroarentzako arreta-zerbitzuak 2011n ere jaso zuen Contact Center sarietako bat. Sari horrek kanal anitzeko zerbitzuen berrikuntzan egindako barne-apustua aitortu zuen.

Itzuli

Mondragón Corporación · Humanity at work