HasieraLagun Arori buruzPrentsa-aretoa

Canal RSS

Prentsa aretoa

Itzuli

Seguros Lagun Arok bitartekaritzan trebatzen aditua den Miguel Ángel Arciqueren "Ez da gauza bera" bira babestuko du

17/05/2013 · Lagun aro

Ezagutzera eman: |

Aseguru-etxeak lankidetza-protokolo bat sinatu du Mediator Consulting enpresarekin, aditu mexikarrak emango duen hitzaldi-ziklo hau bultzatzeko

 

Seguros Lagun Arok Mediator Consulting-ekin lankidetzan aritzeko protokoloa sinatu du, Miguel Ángel Arciquek, bitartekaritzan trebatzen adituak, egingo duen "Ez da gauza bera" bira babesteko. Bezeroei aholkularitza ematean bitartekariak duen garrantzia landuko da Arciquek emango duen hitzaldi-ziklo horretan.

 

Seguros Lagun Aroko Gaztela eta Leongo zuzendariak, Fermin Castillak, eta Mediator Consulting-eko zuzendariak, Francisco José García Herrerok, sinatu zuten akordio hori.

 

Seguros Lagun Arok, Bitartekaritza Kanalaren alde egiten duen apustuari jarraiki, bat egin du bitartekaritza-arloko prestakuntza eta lankidetza bultzatzen duen ekimen horrekin. Aseguru-etxeak zein Mediator Consulting-ek sinergiak izan nahi dituzte, aseguru-bitartekariaren izen ona areagotu eta hobetzeko eta hark aseguru-produktuen banaketan duen garrantziari balioa emateko.

 

"Ez da gauza bera" (bitartekaririk gabeko asegurua) izeneko bira hori solasaldi edo lan-tailer batzuek osatuko dute. Saioek ordubete inguru iraungo dute, eta "Trebakuntza Espezializatuko" zuzendari Miguel Ángel Arciquek, Mexikon ospe handia duen coach eta hizlariak, eta Mediator Consulting-eko zuzendari Francisco José García Herrerok emango dituzte.

 

Argazki-oina: Ezkerretik eskuinera: Seguros Lagun Aroko Gaztela eta Leongo zuzendari Fermín Castilla eta Mediator Consulting-eko zuzendari Francisco José García Herrero.

 

Itzuli

Mondragón Corporación · Humanity at work