HasieraLagun Arori buruzPrentsa-aretoa

Canal RSS

Prentsa aretoa

Itzuli

Seguros Lagun Arok bere webgunea berritu du

29/04/2013 · Lagun aro

Ezagutzera eman: |

Etxeko orrialdea eta barneko orrialdeak berriz diseinatu dira, atal eta produktu berriekin eta informazio korporatiboarekin


Seguros Lagun Arok bere webgunea berritu du: www.seguroslagunaro.com webgunearen etxeko orrialdea zein barneko orrialdeak berriz diseinatu dira eta atal berriak gehitu dira. Diseinua modernoagoa eta egungoagoa da, eta aseguru-etxean inplikatutako pertsona guztien premiei erantzuten die: bezeroak, bitartekariak, hornitzaileak, etab.

Webgune honek aseguruei buruzko orrialde berriak dauzka eduki gehiagorekin, hala nola: aseguru-etxeak merkaturatu berri dituen Etxebizitza eta Autoen produktu berriak, gida erabilgarriak, arlo korporatibo berri bat, eta bertan dago aseguru-etxearen balio nagusiak (pertsonak, bere hurbiltasuna eta profesionaltasuna, etab.) azpimarratzen dituen bideo bat.

Web-orrialdeak espazio propioak ditu aseguru-etxearen bitartekari, profesional eta hornitzaileentzat; eta horiei guztiei guneak eskaintzen dizkie informazioarekin eta beraientzako tresna espezifikoekin.

Seguros Lagun Arok berritzen eta Interneten daukan presentzia hobetzen jarraitu nahi izan du, teknologia berrien aldeko apustua eginez. Eta hori guztia, aurreko bere webguneak hainbat txostenetan balorazio oso ona izan arren: Interneteko presentziari dagokionez, nazio-mailan 64 aseguru-etxeren artetik 10 aseguru-etxe baloratuenen artean zegoen Innovación Aseguradora atariaren rankingaren arabera; aseguruaren sektoreko 20 webgune onenen artean 8. postuan Actualidad Aseguradora aldizkariaren txosten baten arabera; bigarren postuan Capgemini-ren Interneteko aseguruaren sektoreari buruzko XIII. txostenean, sare sozialetan daukan presentziagatik.

Itzuli

Mondragón Corporación · Humanity at work