HasieraLagun Arori buruzPrentsa-aretoa

Canal RSS

Prentsa aretoa

Itzuli

Seguros Lagun Arok Bitartekaritza Konbentzioa egin du Bilboko Guggenheim Museoan

22/03/2013 · Lagun aro

Ezagutzera eman: |

Seguros Lagun Arok Urteko Bitartekaritza Konbentzioa egin zuen atzo Bilboko Guggenheim Museoan, eta 120 bitartekari inguru bildu zituen.

 

Jardunaldia, batez ere, egungo markoan eduki beharreko jarrera positiboa indartzeko antolatu zen. Konpainia sinetsita dago positibismoa eta lidergoa ezinbesteko tresnak direla egoera honi aurre egiteko. Hori dela-eta, lidergoan aditu ospetsua den Pilar Jericó eta positibismoan espezialista den More Magoa gonbidatu ziren konbentziora, eta bitartekarien egunerokoan erabilgarriak diren tresnak aurkeztu zituzten bi-biek.

 

 

Seguros Lagun Aroren aldetik, hitza hartu zuten Pablo Mongelosek (Lagun Aroko Zuzendari Nagusiak), Gorka Ansuateguik (Marketineko eta Komunikazioko Zuzendari Komertzialak), Txema Areitiok (Zerbitzua Emateko Zuzendariak), Ricardo Gandíak (Produktuko Zuzendariak) eta Fernando Urquizak (Bitartekaritza Zuzendariak). Aseguru-etxeko arduradunek konpainiaren berrikuntzak aurkeztu zizkieten gonbidatuei, eta autoen eta etxebizitzen produktu berrien merkaturatzea azpimarratu zuten.

Arratsaldea Guggenheim Museoaren atari liluragarrian egin zen jai batekin amaitu zen.

 

Itzuli

Mondragón Corporación · Humanity at work