HasieraLagun Arori buruzPrentsa-aretoa

Canal RSS

Prentsa aretoa

Itzuli

SEGUROS LAGUN AROk LANKIDETZA-HITZARMENA SINATU DU ADECOSErekin

20/03/2013 · Lagun aro

Ezagutzera eman: |

Lankidetza hau aseguru-etxeak bere Bitartekaritza Kanala indartzeko daukan ildo estrategikoaren barruan kokatzen da.

 

Aseguruaren Astean, Seguros Lagun Aroko zuzendari nagusi Pablo Mongelosek eta ADECOSEko presidente Martin Navazek bi erakundeen arteko lankidetza-hitzarmena sinatu zuten joan den asteazkenean -martxoaren 13an- Madrilen.


Horrela, Bitartekaritza Kanala indartzeko ezarria daukan bere ildo estrategikoari jarraipena emanez, Aseguru Artekaritzaren Espainiako Elkartearen kolaboratzaile bihurtzen da aseguru-etxea.

 

Harreman berri honen esparruan, Seguros Lagun Arok "Ezbeharren Kudeaketarako Praktika Onen Gida" sinatuko du aurki, eta artekariekin zein artekaritzekin sinatzen dituen baldintza-gutunak ADECOSEk proposatutako eredura egokituko ditu.

 

Itzuli

Mondragón Corporación · Humanity at work