HasieraLagun Arori buruzPrentsa-aretoa

Canal RSS

Prentsa aretoa

Itzuli

Seguros Lagun Aro, Best Customer Experience Awards Spain 2012 sariaren irabazle, aseguru-etxeen kategorian

16/01/2013 · Lagun aro

Ezagutzera eman: |

Gainera, aseguru-etxea zazpigarren lekuan dago kalitate, bezero-arreta eta erosketa-esperientziagatik maila nazionalean hautatutako 500 enpresaren artean

 

Seguros Lagun Aro liderra da Best Customer Experience Awards Spain 2012 sarien rankingean aseguru-etxeen kategorian, bezeroen gogobetetasunagatik eta leialtasunagatik, besteak beste. Gainera, aseguru-etxea zazpigarrena da kalitatearen, bezero-arretaren eta erosketa-esperientziaren mailagatik nazio osoan ebaluatutako 500 enpresaren artean, sare sozialak eremu honetan gailentzen ari diren garai honetan.

 

Best Customer Experience Institute hainbat herrialdetan urtero Best Customer Experience Awards sariak antolatzen dituen erakunde pribatu bat da. Lehenengo aldiz argitaratu du Espainian ranking hau, kontsumitzaileei egindako inkesten eta merkatua aztertzeko tekniken bidez, herrialde bakoitzean hautatutako marka eta enpresa onenen analisiarekin eta ebaluazioarekin. Erabilitako tekniken adibide dira Mytery shopping edo mystery calling (ikertzailea bezero bihurtzen da) edo gogobetetasun-inkestak.

 

Espainiako kasuan, 2.000 kontsumitzailetik gora aritu dira kalitate, bezero-arreta eta erosketa-esperientziaren arabera onenak diren 500 enpresak hautatzen, eta 250 test egin zaizkio enpresa bakoitzari, ematen duen zerbitzuaren kalitatea eta kontsumitzailearekiko jarrera aztertzeko. Aztertutako kanalak konpainiaren dendak edo bulegoak izan dira eta, halaber, call center-a, webgunearen eta sare sozialen bidez ematen duen zerbitzua, etab.

 

Azterketa honetan garrantzi handia eman zaie hain zuzen ere sare sozialei, bezeroari arreta emateko funtsezko tresna bihurtu direlako eta bezeroaren esperientzian gero eta pisu handiagoa dutelako.
Ikerketaren ondoren, Seguros Lagun Aro lehenengo geratu da aseguru-etxeen kategorian, eta zazpigarren ebaluatutako 500 enpresen artean. Datu hori balio handikoa da, izan ere lehenengo hamar enpresen artean, Seguros Lagun Arorekin batera, Apple, Nespresso, Coca Cola, Mac Donalds, Vueling, Starbucks, Mango, Audi eta Bankinter bezalako izenak ageri baitira. Kategoria bakoitzeko irabazleak Best Customer Experience Awards kalitate-zigilua erabili ahal izango du egiten dituen komunikazio guztietan.

 

Itzuli

Mondragón Corporación · Humanity at work