HasieraLagun Arori buruzPrentsa-aretoa

Canal RSS

Prentsa aretoa

Itzuli

Seguros Lagun Arok banku-aseguruan eta bitartekaritzan zentratzen du estrategia

17/12/2012 · Lagun aro

Ezagutzera eman: |

Euskadiko Kutxa Taldeak 2011ko urtearen amaiera aldera Seguros Lagun Aroren % 100a eskuratu ondoren, hausnarketa-prozesu bati ekin genion hurrengo urteetarako estrategia definitzeko, eta prozesu horren emaitza 2013ko urtarrilean hasiko da gauzatzen.

 

Azkeneko 10 urteetan, zuzeneko kanalean, banku-kanalean (Euskadiko Kutxa) eta bitartekaritzan oinarritu da nagusiki estrategia komertziala. Orain erabaki dugu, alde batetik, zuzeneko kanala eta bankukoa integratzea eta horrela aseguruetako espezialistak dituen nazio mailako lehenengo banku-erakundea izatera iristea; eta bestetik, bitartekaritza-kanala indartzea gaur egun presentzia daukagun zonetan.

 

Oraingo ekitaldirako aurreikusitako emaitzak aurreko ekitaldikoak baino hobeak izateak erakusten du asmatu egin dugula, bezeroak leialtzeko asmoarekin ezarri dugun saltokiak inplementatzeko estrategiarekin. Era berean, Bitartekaritzaren aldeko apustua ere indartu dugu, estatuan 500 bitartekaritik gora baititugu.

 

Banku-aseguruak
Euskadiko Kutxa Ipar Kutxak urtarrilaren 2tik aurrera banku-aseguruko eredu berri bat inplementatuko du, aseguruetan espezializatutako zerbitzu bat erantsiz eta horrekin bere bulego-eredu berria aberastuz. Kreditu-kooperatibaren helburua erabiltzaile bakoitzari beretzat pertsonalizatutako proposamen bat eskaintzea da, dituen premien profila eta duen egoera kontuan hartuta, merkatuan diferentzia markatzen duen zerbitzu-kalitate gailenarekin.

 

Horretarako, urte berriaren hasieran aseguruetako 200 espezialista gehituko ditugu, orain Seguros Lagun Aroren zuzeneko sarean dihardutenak. Espezialista horiek Euskadiko Kutxak bulego bakoitzean dituen kudeatzaile-taldeetan integratuko dira, bezero bakoitzari dituen premia guztietan erantzuteko, bezero partikularrei ezaugarri indibidualen arabera segmentatuta, eta berdin enpresa-bezeroei, autonomoei eta ETEei ere. Horrela, datorren urterako erakundeak 500 kudeatzaile izango ditu etengabeko prestakuntza-prozesu zorrotz batean murgilduta.

 

Euskadiko Kutxak 2011n Seguros Lagun Aro erosi ostean, gaur egungo finantzen panoraman eragin eta oihartzun handia izango duen apustu estrategiko bati ekin genion: Banku-aseguruan espezializatutako estatuko lehenengo erakundea izatea, Espainiako finantza-sektorean berria den formula bat gauzatuz. Birmoldaketa-garai honetan, bankuak elkarrengandik bereizi nahian dabiltzanean, Euskadiko Kutxak plus bat erantsi dio banku-zerbitzuen eskaintzari aseguruen aholkularitza eta salmentarekin, sukurtsal-sarean Lagun Aroko espezialistak gehituz. Sektorean 30 urtetik gorako esperientzia duen giza taldea, hain zuzen ere.

 

Bitartekaritza
2012an egindako berregituratzearen ondoren, bitartekaritza-kanala indartzea erabaki da konpainia gaur egun dagoen zonetan. Horregatik, datorren urtean, estrategia horren zutabe nagusi gisa, produktu berriak merkaturatuko ditugu, harreman komertzialak sendotuko ditugu, etengabeko prestakuntza landuko dugu, artekarien elkargo eta elkarteekin akordio garrantzitsuak lortzeko bidea egingo dugu eta sektoreko komunikabideekiko ekintzak areagotuko ditugu. Eta hori dena hurbiltasuna galdu gabe, hurbiltasuna baita konpainiaren aktibo nagusietako bat, bitartekarien artean egindako inkestek erakusten duten moduan.
Azaroan lan-jardunaldi batzuk egin ditugu Seguros Lagun Aro dagoen zona guztietan. Jardunaldi horietan, Zuzendari nagusiak berak, Pablo Mongelosek, zuzenean transmititu zien estrategia hau 250 bitartekari baino gehiagori eta, aldi berean, bitartekarien kezkak entzun ziren elkarrekin lan egin ahal izateko haientzat garrantzi handienekoak diren alderdiak hobetzeko.

 

Berrikuntza horiek guztiak ofizialki ezagutzera emango dira konpainiak otsailaren amaiera aldera egingo duen urteko konbentzioan.

 

Itzuli

Mondragón Corporación · Humanity at work