HasieraLagun Arori buruzPrentsa-aretoa

Canal RSS

Prentsa aretoa

Itzuli

Seguros Lagun Arok Aliatuen Konbentzioa egin zuen Bilbon

13/11/2012 · Lagun aro

Ezagutzera eman: |

Aseguratzailean zerbitzuak ematen lan egiten duten 150 pertsona inguru joan ziren.

 

Seguros Lagun Arok joan den azaroaren 8an Bilboko Arte Ederren Museoan egin zuen bere aliatuen urteroko konbentzioa. Aseguratzailearen zerbitzuak ematen lan egiten duten aliatu asko joan ziren. Guztira, hainbat arlotako 150 profesional.

 

Topaketan aseguru-etxearen zuzendari nagusi Pablo Mongelosek hartu zuen parte, baita Zerbitzuak Emateko Zuzendari Txema Aretiok eta horren taldeko kideek ere. Hizlariek aseguru-etxearen zerbitzuak emateko arloari buruzko datuak eman zituzten, baita horren 2012ko egoerari buruzkoak ere, eta datorren urterako lortu behar diren helburu nagusiak zein diren azaldu zieten aliatuei.

 

Aseguru-etxearentzat arlo horretan lan egiten duten pertsonak dira, hain zuzen, aseguru-etxearen baloreen berri ematen dutenak, eta horregatik, zerbitzuak emateak balio handia du bezeroak leialtzeari dagokionez. Aseguru-etxeko arduradunek puntu hori azpimarratu zuten, bezeroen premiak % 100ean asetzeko eta zerbitzu bikaina eskaintzeko beharra hain zuzen.

Itzuli

Mondragón Corporación · Humanity at work