HasieraLagun Arori buruzPrentsa-aretoa

Canal RSS

Prentsa aretoa

Itzuli

Partaidetza-errekor berria Lagun Aro - Giza Begirada Fundazioak babestutako Behobia-Donostian

12/11/2012 · Lagun aro

Ezagutzera eman: |

20.000tik gora atletak aurre egin zieten haizeari, hotzari eta euriari probaren 20 km-ak egiteko.

 

Behobia-Donostiak partaidetza-errekorra hautsi zuen atzo berriz ere. Eguraldi txarra izan arren, 20.000tik gora atletak haizeari, hotzari eta euriari aurre eginez hartu zuten parte 20 km-ko ibilbidea duen proba gogor horretan. Behobiako 48. edizio honetako irabazleak Jaume Leiva katalana eta Oihana Kortazar euskalduna izan ziren.

 

Proba Irungo Behobia auzoan hasi zen 9 gradu gainditzen ez zituen goiz fresko batean, eta euria lagun izan zuen Donostiako Boulevardean zegoen helmugara arte. Izena eman zuten 25.000 atletetatik 21.000 inguruk hartu zuten parte, eta ibilbide osoan hainbat zale izan zituzten.


Seguros Lagun Aroko zuzendari nagusi Pablo Mongelos eta Marketineko eta Komunikazio Korporatiboko zuzendari komertzial Gorka Ansuategui arduratu ziren probako irabazleei hainbat sari emateaz.


Lagun Aro Fundazioak Behobia Txikian ere hartu zuen parte, babesle bakar gisa; proba hori txikienentzat da (15 urtetik beherakoentzat), eta aurtengo edizioa, seigarrena, larunbatean izan zen, Anoetako estadio txikian.


Gutxi gorabehera 2.000 haurrek hartu zuten parte haur-atletismoaren klasiko bilakatu den proba horretan. Seguros Lagun Aroko boluntario-talde bat goizetik aritu zen txikienen festa prestatzen. Txokolate beroa zerbitzatu zen, zozketak egin ziren eta Lagun Aro GBCko maskota famatua, Gipu, festan izan zen.


2008an sortutako Lagun Aro - Giza Begirada Fundazioak Seguros Lagun Aroren GEKko jarduera bideratzen du, eta aseguru-etxearen jarduera komertzialetik bereizten du. Sorreratik, hiru jarduera-lerrotan jarri du arreta: gizarte-ekintzan, trafiko-istripuen biktimei eta horien familiartekoei arreta berezia emanez; kulturaren sustapenean; eta lasterketa honek ardatz duen herri-kirolean.

Itzuli

Mondragón Corporación · Humanity at work