HasieraLagun Arori buruzPrentsa-aretoa

Canal RSS

Prentsa aretoa

Itzuli

Seguros Lagun Arok Gescrap Bizkaian duen konfiantza berritzen du, hirugarren urtez jarraian

04/10/2012 · Lagun aro

Ezagutzera eman: |

Bi erakundeek aseguratzailearen egoitzan sinatu dute denboraldi honetarako akordio berria

 

Euskadiko Kutxa Taldeko Seguros Lagun Arok duela bi urte hasi zuen babesletza-hitzarmena berritu du Gescrap Bizkaiarekin, Bizkaiko taldean duen konfiantza erakusteko.

Zehazki, hitzarmen berri hori aseguratzailearen Marketineko eta Komunikazio Korporatiboko Zuzendari Komertzial Gorka Ansuateguik eta Gescrap Bizkaiako lehendakari Predrag Savovic-ek sinatu dute.
Seguros Lagun Aroren eta Gescrap-en arteko harremana aspalditik dator. Konpainia izan zen taldearen sponsor nagusia 2004-2005, 2005-2006 eta 2006-2007 denboraldietan, eta bi erakundeek berriz egin zuten bat 2010-2011 denboraldian. Hiru denboraldi beranduago Seguros Lagun Arok bat-egite horretan konfiantza osoa izaten jarraitzen du, baita taldeak denboraldi honetan izan dezakeen kirol arloko arrakastan ere.

 

Aseguratzaileak saskibaloia ardatz duen kirol-babesletzako programa ahaltsu bat dauka, guztiz bat egiten baitu saskibaloiaren balioekin. Gaur egun, beste hainbat taldetako babesle nagusia da era berean: Lagun Aro GBC, gurpildun aulkiko Lagun Aro Bilbao BSR eta emakumezkoen Lagun Aro Ardoi. Horrez gain, Caja Laboral taldearen babesle ere bada.

Itzuli

Mondragón Corporación · Humanity at work