HasieraLagun Arori buruzPrentsa-aretoa

Canal RSS

Prentsa aretoa

Itzuli

Gorka Ansuategi, Seguros Lagun Aroko Marketineko eta Komunikazio Korporatiboko Zuzendari Komertzial berria

15/07/2012 · Lagun aro

Ezagutzera eman: |

Gorka Ansuategi, orain arte Lagun Aron Marketineko eta Komunikazio Korporatiboko Zuzendari izan dena, uztailaren 1etik aurrera gure aseguru-etxearen zuzendaritza komertzialaren buru ere bada. Izango dituen funtzio berrietan, Bitartekaritza, Internet eta Telefono bidezko kanalen ardura izango du; era berean, talde bereko kide direnez, Euskadiko Kutxaren bidez gure aseguru-etxeak duen banku-aseguruen kanalarekiko harreman zuzenaren ardura ere izango du. Izendatze honekin, alde batetik, bitartekaritza-kanala indartzen jarraitu nahi da (kanal horren aldeko apustu garrantzitsua egiten ari baita gure aseguru-etxea), eta, beste alde batetik, hain garrantzitsuak diren Internet eta telefono bidezko kanalak garatzen jarraitu nahi da.

Gorka Ansuategi duela 23 urte hasi zen Seguros Lagun Aron, eta geroztik, hainbat postu izan ditu, 8 urteko etenaldi labur batekin, epe horretan Komunikazio Agentzia bateko zuzendari izan baitzen. 2006an gure Aseguru Etxera itzuli zenetik, Marketin Arloan hainbat erantzukizun-postu izan ditu.

Bere lan-ibilbide osoan, bai Seguros Lagun Arorentzat eta baita beste enpresentzat ere, arlo hauetan lan egin du Gorkak: brandinga, publizitatea, marketin estrategikoa, babesletzak, Internet, komunikazioa eta GEK. Gainera, Newfield Consulting-en Enpresetako Coach Ontologikoaren titulua du, eta hainbat negozio-ikastetxetako Marketin-masterretako irakaslea da.

Itzuli

Mondragón Corporación · Humanity at work