HasieraLagun Arori buruzPrentsa-aretoa

Canal RSS

Prentsa aretoa

Itzuli

Lagun Aro, Urrezko Q eman zaion lehen aseguru-etxea

02/01/2007 · Lagun Aro

Ezagutzera eman: |

Euskalitek, Kalitatearen Euskal Fundazioak, Kudeaketaren Kalitatearen Urrezko Q saria eman dio Lagun Aro Aseguruak erakundeari, sari hori irabazten duen lehenbiziko aseguru-etxe bihurtuz. Juan Jose Ibarretxe Lehendakariak eman zion sari hori Lagun Aroko Zuzendari Nagusi Elias Atutxa jaunari, joan den abenduaren 19an Donostiako Kursaalen egindako ekitaldi batean.

Aitormen horren helburua, kudeaketa mailan aurren puntan dabiltzan erakundeei laguntzea da, jende guztiaren aurrean aitortuz horiek egin duten ahalegina eta kudeaketa mailan lortu duten bikaintasuna. Euskalit, kudeaketaren hobekuntza eta berrikuntza sustatzeko fundazio bat da; Erabateko Kalitatearen kultura bultzatzea du helburu, eta, horretarako, kalitatearen bikaintasunaren eredu europarra (European Foundation for Quality Management - EFQM) ezartzen saiatzen da, garapenean, lehiakortasunean eta gizarte-ongizatean laguntzeko azken xedearekin.

Lagun Arotik arrakasta honen partaide egiten zaituztegu, eta eskerrak ematen dizkiegu etxeko langile guztiei, bezeroei, aliatuei, bitartekariei, profesionalei eta hornitzaileei, horiek guztiek beren lanarekin, beren konfiantza eta balioespen handiarekin, eta beren profesionaltasunarekin, egunero laguntzen baitiote Lagun Arori kudeaketa bikaineko ereduari  aspaldiko urteetatik daraman bideari  jarraitzen.

Itzuli

Mondragón Corporación · Humanity at work