HasieraLagun Arori buruzPrentsa-aretoa

Canal RSS

Prentsa aretoa

Itzuli

Seguros Lagun Arok 30 urte bete ditu

23/04/2012 · Lagun aro

Ezagutzera eman: |

Seguros Lagun Arok 30 urte betetzen ditu gaur. Aseguru-etxea 1982an jaio zen, Euskadiko Kutxa Taldearen baitan Mondragon Korporazioaren barruan. Urte hauetan, hasieran planteatutako hainbat erronka gainditu ditu, besteak beste hazkunde iraunkorra eta bere jatorrizko lurraldean, Euskal Herrian, aseguru-etxe liderra izatea. Baina bezero eta bitartekarienganako % 100eko orientazioa eta bere ia 375.000 bezeroek beregan jarria daukaten konfiantza dira aseguru-etxearen bereizgarri nagusiak.

 

Denboraldi honetan Seguros Lagun Aro era iraunkorrean haziz joan da, jarrera berritzaile batekin eta bere bezero eta bitartekarien beharrak asez. Koiuntura ekonomikoa aldekoa ez den arren, aseguru-etxeak bere emaitza ekonomikoak hobetzea lortu du 2011n, irabaziak % 43,12an handituz 2010arekiko (15,6 milioi) eta fakturazioa % 6,75ean areagotuz (211,1 milioi).

 

Emaitza on horien arrazoiak gastuei eustea, ezbehar-tasa murriztea eta bere bezero eta bitartekariak leialtzea izan dira. Laburbilduz, azken urteotan egindako kudeaketa onaren ondorio izan dira, 2009-2012 Plan Estrategikoan doikuntza garrantzitsuak egin eta gero bere aurreikuspenak errealitate ekonomiko berrira egokitzeko.

 

2011ko abenduan, Seguros Lagun Aron zituen partaidetzen % 100 eskuratu zuen Euskadiko Kutxak. Horrek, finantza-erakundearen lidergo-posizioa hobetu zuen zerbitzu-kalitateari dagokionez, eta bere bezeroentzako balio-proposamen paregabea finkatu zuen, haien behar finantzarioak zein familia eta enpresen aseguratze-beharrak asetzeko.

 

Aurrerantzean aseguru-etxearen estrategia efizientziaren bilaketan egongo da oinarrituta, eta horretarako banku-aseguruen bere kanala sustatuko du Euskadiko Kutxaren eta bere bitartekaritza-kanalaren eskutik.

 

2008an, aseguru-etxeak Seguros Lagun Aro-Mirada Social Fundazioa sortu zuen. Horren bidez bere GEK politika bideratzen du, eta bertara bideratzen du bere irabazien % 3,5. Fundazioak hiru jarduketa-esparru ditu: osasuna sustatzeko asmotan herri-kirola bultzatzea, batetik, kultura sustatzeko ekintzak, bestetik, eta trafiko istripu bat jasan duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko ekimenak martxan jartzea, azkenik.

Itzuli

Mondragón Corporación · Humanity at work