HasieraLagun Arori buruzPrentsa-aretoa

Canal RSS

Prentsa aretoa

Itzuli

Urtebete pasatu da EAEko zirkulazio-istripuen biktimentzat arreta psikologikoko zerbitzua martxan jarri zenetik

11/04/2012 · Lagun aro

Ezagutzera eman: |

• Biktimen arretan espezializatutako psikologo batek zerbitzu pertsonalizatua eskaintzen du, taldekako edo banakako terapien bidez.

 

• Zerbitzu hau telefonoz 94 603 300, posta elektronikoz psicologa@stopaccidentes.org, eta Durangoko STOP Accidentes GKEaren egoitzara bertara joanda ematen da.

 

• Lehen urte honen balantzea oso positiboa da: biktimen arreta pertsonalizatuan aritu direnek 300 ordu inguru eman dituzte, 75 lagunek parte hartu dute hainbat talde-terapiatan eta gutxi gorabehera 500 dei erantzun dira.

 

• EAEn aitzindaria da zerbitzu hau.

 

• Aurten, Fundazioak eta STOP Accidentes GKEak hobekuntzak egingo dituzte zerbitzu honetan; hala, Durangoko GKEaren bulegoaren harrera-ordutegia zabalduko da eta egoitzaraino joan ezin duten pertsonei arreta emateko etxez etxeko zerbitzua martxan jarriko da.

 

• Horren guztiaren helburua da istripu bat izan ondoren istripuetako biktimek bizi duten egoera hobetzea.

 

 

Zirkulazio-istripuen biktimei laguntza psikosoziala emateko zerbitzuak lehen urtea bete du. Zerbitzu hori aitzindaria da EAEn, eta Lagun Aro Mirada Social Fundazioak eta STOP Accidentes GKEak jarri dute martxan. Lehen urte honetan, zerbitzu honek 300 ordu inguru eskaini dizkio biktimei arreta pertsonalizatuari, 75 lagunek parte hartu duten terapiak antolatu ditu eta gutxi gorabehera 500 deiri erantzun die.

 

Ekimen horrek Lagun Aro-Mirada Social Fundazioa - Stop Accidentes: bizitza aurrera doa trafikoko istripuaren ondoren azterlanean adierazitako eskaera bati erantzuten dio. Stop Accidentes GKEarekin eta Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko irakasleekin elkarlanean egindako txostenak agerian jarri zuen ezbeharretako biktimen babesik gabeko egoera.

 

Duela urtebetetik, zirkulazio-istripuetako biktimen arretan espezializatutako psikologo batek bere laguntza eta ezagutza osoa eskaintzen dizkie laguntza psikosoziala eskatzen duten pertsona guztiei psicologa@stopaccidentes.org helbide elektronikoan, 946 033 000 jendearentzako arreta-telefonoan edo Bizkaiko Durango udalerriko Pinondo plazan dagoen STOP Accidentes GKEaren EAEko ordezkaritzan.

 

Aurten, Fundazioak eta STOP GKEak erabaki dute jendeari arreta emateko STOP Accidentes-en bulegoko ordutegia astean 5 orduz luzatzea. Horrela, bulegoa irekita egongo da astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 14:00etara; eta, arratsaldean, 5 orduz irekiko da, oraingoz, asteazkenean.

 

Horrez gain, STOP Accidentes GKEak detektatu duenez, pertsona askok ezin dute Durangoko egoitzara joan. Hori dela-eta, Fundazioak eta GKE horrek erabaki dute etxez etxeko zerbitzua ere eskaintzea EAEn bizi diren eta egoitza horretara joan ezin duten pertsonentzat.

 

Zerbitzuak hauek eskaintzen ditu: ezbehar baten ondoren egin beharreko izapideetarako laguntza eta ezbeharra izandakoan zein erakundetara jo behar den azaltzea; dolua gainditzeko laguntza; prozesu judiziala zertan datzan, biktimek zein eskubide dituzten eta zenbat denbora itxaron behar den jakiteko laguntza, besteak beste.

 

Zerbitzuak eskaini duen beste tratamendu-modalitate bat talde-terapiak eta trebetasun-tailerrak antolatzearena da. Horietan biktimek esperientzia berdina izan duten beste pertsona batzuekin esperientziak truka ditzakete; horrela, ezbeharra errazago gainditzeko. Azkenik, biktimak edo senide batek epaiketa badu istripuagatik, zerbitzuak laguntza emango die biktimei hobeto aurre egiteko egoerari eta epaiari, azken hori aurkakoa bada.

 

Zerbitzu hau eskaintzen duen psikologoak dioenez, laguntza eskatu duten pertsona gehienak pertsonak hil diren istripuetako biktimak dira. "Bada jendea, oraindik galduta dagoena, nahiz eta istripua aspaldi gertatu zen, baina ez du gure zerbitzuaren berri" esan du.

 

"Istripua gertatu berria bada -dio- nahasita iristen dira, eta guk biktima horiei dauzkaten sintomak normalak direla esateko beharra dute. Doluan bideratu egiten ditugu. Bigarren fasean, talde-terapian esperientzia bera izan duten beste pertsona batzuekin elkartzeko beharra dute"

Itzuli

Mondragón Corporación · Humanity at work