HasieraLagun Arori buruzPrentsa-aretoa

Canal RSS

Prentsa aretoa

Itzuli

Seguros Lagun Arok 15,6 milioi euroko irabaziak izan ditu 2011n

05/03/2012 · Lagun aro

Ezagutzera eman: |

Emaitzak hobetzeko arrazoiak ezbehar-tasa jaistea, gastuak kontrolatzea eta bezeroak leialtzea izan dira.

 

Ibilgailuen matrikulazioa eta etxebizitzen salmentak nabarmen jaitsi ziren 2011n; baina, Seguros Lagun Arok bere emaitzak hobetu ditu aurreko urteen aldean, 15,6 milioi euroko zerga aurreko irabaziak eskuratu baitzituen, 2010ean baino % 43,12 gehiago; urte horretan 10,9 milioi euroko irabaziak izan zituen.

 

Fakturazioa 211,1 milioi eurokoa izan da guztira, hau da % 6,75eko hazkundea egon da 2010. urtearen gain. Guztizko kopuru horren gain, 127,2 milioi Seguros Lagun Aro, S.A.ri dagozkio eta 83,9 milioi Seguros Lagun Aro Vida, S.A.ri.

 

Ezbehar-tasa jaistea, gastuak kontrolatzea eta bezeroak (375.000) nahiz bitartekariak leialtzea izan dira urte horretan fakturazio eta emaitza hobeak erregistratzeko arrazoiak.

 

Arloka, Seguros Lagun Aro 2011n % 1,8 hazi da primetan eta % 1,2 Etxebizitzako polizetan, Autoetan % -4,2 jaitsi da primetan eta % 1,1 igo da polizetan, eta, azkenik, Bizitzako Arriskuan % 3,6 hazi da primetan eta % 0,28 polizetan. Funtsean, datu horiek guztiak sektoreko joera orokorrarekin bat datoz.

 

2011n emaitza onak erakundeak egindako kudeaketagatik lortu dira; izan ere doikuntza garrantzitsuak egin behar izan baititu erakundeak bere aurreikuspenak egokitu eta gastua zorroztasunez kontrolatzeko. Horretaz guztiaz gain, ezbehar-tasa % 16,46 jaitsi da urte horretan 2010ekoarekin alderatuta.

 

Lortutako emaitzek sendotu egiten dute Seguros Lagun Arok EAEn eta Nafarroan lidergoa mantentzeko eta Espainian era errentagarrian eta iraunkorrean hazteko duen konpromisoa. Urte hauetan izandako kudeaketari esker, eta 2009 - 2012 Plan Estrategikoa egungo koiuntura ekonomikoaren arabera egokitzeko asmoarekin, plan horretako aurreikuspenetan egindako doikuntzei esker, aseguru-etxearen emaitzak urtez urte hobetu eta sendotu dira.


Hain zuzen ere, 2012an, aseguru-etxearen estrategia eraginkortasunean oinarrituko da. Eta eraginkortasun hori banku-aseguruen kanala indartuta eta bitartekaritza-kanala berrantolatuta lortu nahi da. Zehazki, kanal hori berrantolatu egin da Kantabria, Salamanca, Burgos eta Leongo sukurtsaletan. Probintzia horietan aseguru-etxeak bere sare komertzialarekin lanean jarraitzen du, bitartekariei zerbitzurik onena emateko, eta berezitasuna bi makrosukurtsaletan biltzea izan da: Kantabria Bizkaiarekin elkartu da, eta, gainerakoak, Burgos, Leon eta Salamanca, Valladolidekin elkartu dira. Azkenik, aseguru-etxeak ezarritako eraginkortasun-estandarrei jarraituta, Madrilgo sukurtsala itxi egin da; izan ere epe laburrera eta bitartekaritza-kanalean irekitako azken sukurtsala izanik, ez baitzituen betetzen eraginkortasun hori lortzeko beharrezko errentagarritasun-irizpideak.


Bestalde, Seguros Lagun Aro-Mirada Social Fundazioak gizarterako lan garrantzitsua egiten jarraitzen du, bere jarduera-esparruko hiru alorretan: herri-kirola sustatzea osasuna bultzatzeko, kultura sustatzeko ekintzak egitea eta zirkulazio-istripu bat izan duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko ekimenak abian jartzea. Hori guztia egin daiteke da aseguru-etxeak irabazien % 3,5 bere fundazioari eman diolako.

 

Azkenik, 2011ko abenduan, Euskadiko Kutxak Mondragón korporazioko finantza-arloaren barruan aseguru-etxearen aliatu estrategikoa denak, bere partaidetzen % 100 osatu du Seguros Lagun Aron, 65 milioi eurorekin. Bestetik, eskuratze horrekin Euskadiko Kutxak zerbitzuaren kalitatean duen lidergoa mantendu nahi du, bai eta bere bezeroentzat paregabeko balio-proposamen bat lortzeko eta ezartzeko prozesuan aurrera egin ere, betiere, familien eta enpresen finantza eta aseguruetako beharren gogobetetasuna kontuan hartuta.

Itzuli

Mondragón Corporación · Humanity at work