HasieraLagun Arori buruzPrentsa-aretoa

Canal RSS

Prentsa aretoa

Itzuli

Seguros Lagun Arok eta IMA Ibérica-k lankidetza-hitzarmen bat egin dute zerbitzuak emateko arloan lan egiteko

29/02/2012 · Lagun aro

Ezagutzera eman: |

• Kontratu horri esker sinergia berriak sortuko dira bi plataformen artean, zerbitzu-eskaintza eta laguntza uztartuko baitira, eta, horrela, bezeroarentzako zerbitzua ere hobetuko da.


Seguros Lagun Arok eta IMA Ibérica-k lankidetza-akordio bat berri egin dute, sektorean erreferentzia den aseguru-etxeak eskaintzen dituen zerbitzuak areagotzeko eta zerbitzuak emateko kudeaketa-arloa hobetzeko helburuarekin. Martxoaren 1ean indarrean sartuko den hitzarmen horren bidez, Seguros Lagun Aroren azken bezeroek IMA Ibérica-ren arreta jasoko dute Ezbeharretarako Front Office berriaren bitartez, eta horri esker baita kalitate handiagoko zerbitzu bat ere.

Proiektu komun horren bidez helburu asko partekatzen dira eta hauek dira horietako batzuk: ezbeharraren kostu globala murriztea, plataformen kudeaketa orokorraren kostuak gutxitzea eta Front Office-ko prozesuak automatizatzea. Hori guztia bezeroarentzako arreta-zerbitzua hobetzen jarraitzeko azken helburuarekin.

Gainera, IMA Ibérica-ren laguntzari esker Seguros Lagun Arok plataformaren modularitate handiagoa izango du, ustekabeko edo ohiz kanpoko jarduera-bolumena hartu ahal izateko. Kasu guztietan, emandako zerbitzua osoa eta 24/7koa izango da.

Hitzarmen horren bidez, plataformen sinergia sortzea lortzen da, zerbitzuak (autorako edo etxerako) eta laguntza ematea uztartzen baitira. Era berean, hitzarmen horrekin Seguros Lagun Arok kide estrategiko bat edukiko du, eta bere laguntza izango du zerbitzu berriak dibertsifikatu eta sortzeko, bai eta egungoak optimizatu eta hobetzeko ere.

Baterako hazkundea

1992an, Seguros Lagun Aro eta IMA Ibérica konpainiek beren arteko lehen kontratua sinatu zuten errepideko laguntza-zerbitzua emateko, eta orduz geroztik lankidetza-ibilbide luzea egin dute. Pablo Mongelos Seguros Lagun Aroko zuzendari nagusiaren ustez, IMA Ibérica-ren laguntzak garrantzi handia du bere aseguru-etxearentzat "laguntza horri esker gure konpainia gure bezeroen, gure bitartekarien eta Euskadiko Kutxaren hazkundean arituko baita".

Bestalde, David Pino IMA Ibérica-ko zuzendariak adierazi du pozik dagoela Seguros Lagun Arorekiko lankidetza, izan ere zerbitzu-eskaintza are eta gehiago integratzen baita.

Itzuli

Mondragón Corporación · Humanity at work