HasieraLagun Arori buruzPrentsa-aretoa

Canal RSS

Prentsa aretoa

Itzuli

Seguros Lagun Arok gidari onak saritzen ditu bere Autoko Basket Polizarekin

10/02/2012 · Lagun aro

Ezagutzera eman: |

Seguros Lagun Arok babestutako hiru taldeetako jokalariak dira protagonista "Oraingoan hirukoa zuk sartuko duzu" kanpainan.

Endesa ligako Andy Panko (Lagun Aro GBC), Fernando San Emeterio (Caja Laboral Baskonia) eta Álex Mumbrú (Gescrap Bizkaia) saskibaloi-jokalariak dira Basket polizaren kanpaina berriko protagonistak. Seguros Lagun Arok datorren otsailaren 1ean merkaturatuko du gidari onen aseguru hori.

Aseguru horrekin, Seguros Lagun Arok gidari onak saritu nahi ditu, funtsezko hiru abantaila eskainiz: % 50eko hobaria, % 15eko deskontua lehen urteko aseguruaren priman eta bezeroek beraiek hautatuko duten saskibaloi-taldearen opari bat. Abantaila horiek ezagutzera emateko, Lagun Arok "Oraingoan hirukoa zuk sartuko duzu" kanpainako protagonista diren hiru saskibaloi-jokalarien irudia erabili du.

 

Eskuratu abantailen hirukoitza, eta sartu hirukoa zure jokalari gustukoenei aseguru-etxeak garatu duen mikrogunean: www.seguroslagunaro.com/polizabasket.

 

Poliza hori kontratatu eta Lagun Aro GBC aukeratzen duten bezeroek baloi ofizial bat jasoko dute; Gescrap Bizkaia hautatzen dutenek talde bizkaitarraren 10. urteurreneko kamiseta oroigarri bat; eta arabarrak aukeratzen dituztenek Caja Laboral Baskoniaren bufanda ofizial bat.


Poliza hori otsailaren 1etik apirilaren 30era bitartean kontratatu ahal izango da.

Itzuli

Mondragón Corporación · Humanity at work