HasieraLagun Arori buruzPrentsa-aretoa

Canal RSS

Prentsa aretoa

Itzuli

Seguros Lagun Arok lankidetza-akordioa sinatu du Aseguru Bitartekarien Elkargoaren Kontseilu Nagusiarekin

06/02/2012 · Lagun aro

Ezagutzera eman: |

Aseguru-etxea lankide izango da ekainean Burgosen egingo den Aseguru Agente eta Artekarien X. Kongresuan.

 

Seguros Lagun Arok lankidetza-akordioa sinatu du Aseguru Bitartekarien Elkargoaren Kontseilu Nagusiarekin. Horri esker aseguru-etxea erakunde lankide izango da datorren ekainean Burgosen egingo den Aseguru Agente eta Artekarien X. Kongresuan, bitartekaritzaren arloan egiten den nazio-mailako topaketa-fororik handienean alegia.


Lankidetza hori joan den urtarrilaren 31n sinatu zuten Fernando Urquiza Lagun Aroko Bitartekaritza Kanaleko zuzendariak, eta José María Campabadal Kontseilu Nagusiko lehendakariak.


Sinatzeko ekitaldian, Seguros Lagun Aroko Bitartekaritza Kanaleko zuzendariak bere esker ona azaldu zion Kontseilu Nagusiari aseguru-etxearen parte-hartzean interesa izateagatik, eta bere aseguru-etxearentzat bitartekaritza-kanala funtsezko euskarri bat dela gaineratu zuen.


Aseguru Agente eta Artekarien X. Kongresua Aseguru Bitartekarien Kontseilu Nagusiak deitzen du lau urtez behin, 1971n hasita, eta bitartekaritzako profesionalen arteko topaketa, harreman, eta trukerako Espainian egin ohi den fororik handiena da. Elkarraldi horretara 10.000 aseguru-agente eta -artekari baino gehiago daude gonbidatuta.


Kongresuaren helburuak hauek dira: bezeroaren eta orokorrean gizartearen aurrean aseguru-artekaria eta -agentea sustatzea; bitartekariaren garrantzi ekonomikoa aztertzea; bitartekaria ukitzen duen arau-markoa aztertzea; eta Kontseilu Nagusia bera, batetik, eta Latino Amerikako merkatuetan, besteak beste, solaskide gisa duen papera, bestetik, nazioartean ezagutzera ematea.

Itzuli

Mondragón Corporación · Humanity at work