HasieraLagun Arori buruzPrentsa-aretoa

Canal RSS

Prentsa aretoa

Itzuli

Lagun Aro, "trending topic" nazio-mailan ondoz ondoko bi egunetan

25/01/2012 · Lagun aro

Ezagutzera eman: |

Lagun Aro GBC taldea Errege Koparen azken fasera iristeak taldearekiko karra piztu du Twitter-en.

 

Errege Koparen azken fasean sartu eta horrela bere historiako mugarririk garrantzitsuena jarri duen Lagun Aro GBC taldeak Twitter sare sozialeko ehunka elkarrizketatan sartzea lortu du, hainbesteraino non #Lagunaro hashtag-a "trending topic" izan den ondoz ondoko bi egunetan.


Talde gipuzkoarra zortzi talde onenetako bat izan da, lehen itzuliaren amaieran, eta Murtziaren aurkako garaipenari esker, aurreko emaitzekin batera, arrakasta lortu du ez bakarrik kirol-arloan, baita sare sozialetan ere.


Saskibaloiaren zaleak azken fasera igarotzeaz zein final-laurdenetan gipuzkoarrak eta Caja Laboral aurrez aurre ipiniko dituen derbiaz mintzatu dira. Horiek nahikoa arrazoi izan dira Twitter-ek Lagun Arorekiko karra pizteko.

Itzuli

Mondragón Corporación · Humanity at work