HasieraLagun Arori buruzPrentsa-aretoa

Canal RSS

Prentsa aretoa

Itzuli

Seguros Lagun Aro-Mirada Social Fundazioak babestutako Behobia-Donostiaren 47. edizioan parte-hartzaileek eta ikusleek errekor berria egin dute

15/11/2011 · Lagun aro

Ezagutzera eman: |

Gutxi gorabehera 20.000 atletak egin zituzten Irungo Behobia auzoaren eta Donostiaren artean dauden 20 kilometroak.

 

Behobia-Donostiak herri-lasterketan, Lagun Aro-Mirada Social Fundazioak babesten duen herri-lasterketetako hitzordu nagusietako bat den horretan, errekor bat baino gehiago hautsi ziren: parte-hartzaileena (19.800 atleta baino gehiago), ikusleena (60.000 gutxi gorabehera pertsona) eta markarena, izan ere emakumeen kategorian Tirhas Gebrek 47 segundotan hobetu baitzuen ordura arte emakume batek lortutako denborarik onena.

 

Egun horretan, eguraldi ona zegoenez, milaka pertsona joan ziren Gipuzkoako hiriburura atletak animatzera. Lasterketan etiopiarrak izan ziren nagusi, espero bezala. Gizonezkoetan, Abrha Milaw Asefa izan zen irabazlea.

 

Hasiera-hasieratik 12 lasterkariz osatutako pelotoi batek hartu zuen aurrea. Horien artean zeuden afrikarren taldea, Marc Roig eta Jaume Leiva katalanak, Asier Cuevas eta Jon Arozena euskaldunak eta Alejandro Martínez leondarra. 6. kilometrotik aurrera lasterketaren irabazleak atzean utzi zuen iheslarien taldea, eta lehenengoa iritsi zen Gaintxurizketako gainera, ibilbideko puntu garrantzitsuenetako batera, alegia. Bere herrikide Akebom Hadushek eta Alejandro Martínezek harrapatu zuten arren, azkenean, Milawek 1:02:57ko denbora eginez zeharkatu zuen helmuga. 14 segundo geroago iritsi zen Hadush, bere herrikidea, eta 1:03:33ko denbora eginda Alejandro Martínez.

 

Aurten ere errekor bat hautsi zen larunbatean. Lagun Aro-Mirada Social Fundazioak antolatzen eta, batez ere, fundazioak babesten duen 15 urtetik beherakoentzako Behobia Txikiaren bosgarren edizioa izan zen, lehen aldiz larunbatean. Ia 2.000 neska-mutilek (iazkoaren bi halako) jarri zuten Behobia-Donostiaren kamiseta eta Alderdi Ederreko inguruak bete zituzten, klasiko bihurtu den haurrentzako herri-kirol horren bosgarren edizioa ospatzeko.
Seguros Lagun Aroko boluntario-talde bat goizeko 11:00etatik aurrera aritu zen txikienen festa prestatzen. Lan gogor horren ondoren, 16:00etan izan zen lehen probari hasiera emateko pistola-tiroa.

2008an sortutako Lagun Aro-Mirada Social Fundazioak Seguros Lagun Aroren GEKko jarduera bideratzen du, eta aseguru-etxearen jarduera komertzialetik bereizten du. Sortu zenetik hiru jarduketa-lerrotan oinarritu da: gizarte-ekintzan, gehienbat, zirkulazio-istripuetako biktimen eta horien senideen kolektiboari arreta emanez, kulturaren laguntzan, eta herri-kirolaren laguntzan (azken honen barnean dago Behobia-Donostia lasterketa).

 

Itzuli

Mondragón Corporación · Humanity at work