HasieraLagun Arori buruzPrentsa-aretoa

Canal RSS

Prentsa aretoa

Itzuli

Seguros Lagun Arok laguntza eman die joan zen asteburuan Euskal Herrian izandako uholdeetako kaltetuei

09/11/2011 · Lagun Aro

Ezagutzera eman: |

Joan zen azaroaren 4an Euskal Herrian euria hasi eta euriagatik lehen ezbeharraren alta eman zenetik, Seguros Lagun Arok jarduketa-protokolo bat aktibatu zuen -oraindik ere martxan dagoena-, bere bezeroei ezbeharrak konpontzen laguntzeko.

 

Ezbehar horien parte bat Aseguruen Konpentsazio Partzuergoak hartuko du bere gain, Ekonomia eta Ogasun Ministerioko erakunde publiko horrek pertsonei edo ondasunei sortutako kalteen kalte-ordainak ematen baititu zenbait baldintzen arabera. Eta beste zati bat aseguru-etxeak berak hartuko du bere gain.

 

Printzipioz, arau orokor gisa, euriak eta haizeak sortutako kalteak partzuergoak hartuko ditu bere gain ura, behetik gora sartu bada; eta aseguru-etxeak, berriz, ura goitik behera sartuta sortutako kalteak hartuko ditu bere gain.

 

Seguros Lagun Aroko bezero batek partzuergoak bere gain har dezakeen arrisku baten partea ematen duenean, aseguru-etxeak lagunduko dio eta informazioa emango dio aseguratuari parte hori partzuergoari emateko moduari buruz; hala, eman beharreko pausoak, aurkeztu beharreko dokumentazioa, gomendioak, etab. zein diren adieraziko dio.

 

Partea partzuergoari emateko biderik egokienak telefonoa 902 222 665 eta Internet www.consorseguros.es dira, papera saihesteko. Kaltetuek jasoko dituzten gomendioen artean hauek daude: komeni dela beharrezko konponketa guztiak egitea, konpondu beharreko kalteen argazkiak ateratzea, ordaindutako faktura guztiak gordetzea, kontuan izatea kaltetuen kopurua dela-eta kalte-ordainen ordainketa atzera daitekeela, etab.

 

Aseguru-etxeak kalteak bere gain hartu behar dituen kasuetarako, Seguros Lagun Arok barne-jarduketako protokolo bat aktibatu du. Protokolo horren barnean, bere bezeroenganako adeitasunez, perituak bidaliko dira partzuergoak bere gain har ditzakeen zenbait ezbeharren kasuan kalteen inbentarioa egiteko. Era berean, Lagun Aro perituak bidaltzen ari da arrisku orotako auto-polizetako bere bezeroengana informazioa emateko.

 

Autoen kasuan, partzuergoak ibilgailuak izandako kalteetarako edonolako estaldura duten (adibidez, beirak haustea, lapurreta edo arrisku orotako aseguruak izenekoak) ibilgailuen kalteak bakarrik konpentsatzen ditu. Horregatik, Seguros Lagun Aro horren berri ematen ari da bere bezeroei. Gainera, aseguru-etxea bidaiako laguntzako zerbitzua ematen ari da, zirkulatu ezinik dauden ibilgailuak hautatutako tailerreraino eramateko, eta ondoren, partzuergoak izendatutako perituak kalteak baloratzeko helburuarekin.

Itzuli

Mondragón Corporación · Humanity at work