HasieraLagun Arori buruzPrentsa-aretoa

Canal RSS

Prentsa aretoa

Itzuli

Kosta Trailak 9.500 euro eman ditu esklerosi anizkoitzaren aurka egiteko

16/09/2011 · Lagun Aro

Ezagutzera eman: |

Seguros Lagun Aro-Mirada Social fundazioak eta Forum Sport-ek, babesleen izenean, Kosta Trailaren seigarren edizioan (joan den ekainaren 12an Bizkaiko itsasertzean egin zena, eta bertan, parte-hartzaileen errekorra hautsi zen) bildutako diruaren parte handi bat eman diote gaur goizean Eugenia Epalza Esklerosi Anizkoitzaren Euskal Fundazioari. Babesleen ordezkariek 9.500 euro eman dizkiote fundazioko lehendakariari, Bilboko Ibarrekolanda auzoan dagoen erakundearen egoitzan egindako ekitaldi batean.

 

Javier Ormazabal Fundazioko lehendakariak eta Pedro Carrascal kudeatzaileak eskerrak eman dizkiote Forum Sport, Salomon eta Fundazioari 9.500 euro horiengatik, izan ere Esklerosi Anizkoitzaren Euskal Fundazioak eskainitako zerbitzu sozialetarako eta errehabilitazio-zerbitzuetarako eta gaixotasun hori duten pertsonei eta haien senideei ematen zaien arreta psikologikorako erabiliko baitira.

 

Probako babesleek, Gorka Ansuategui Seguros Lagun Aroko marketin, komunikazio eta berrikuntzako zuzendariak eta Jesus Beamonte Forum Sporteko komunikazio eta publizitateko zuzendariak ordezkatuta, ekarpenaren jatorria azpimarratu dute: Kosta Trail mendi-ibilaldietan eta lasterketan parte hartu zuten pertsonak, hain zuzen, euren izen-emateei esker.

 

Salomon-en laguntzari esker ere urtero egiten den lehiaketa horren helburua da aire libreko kirolaz eta naturaz gozatzeari bultzada ematea, eta, aldi berean, kausa on bati laguntzea, batez ere heldu gazteak izaten duten esklerosi anizkoitza izeneko gaixotasun neurologikoaren aurka egitea.

 

3.000 pertsona baino gehiagok parte hartu zuten seigarren Kosta Trailean, eta, horrela, aurreko bost edizioetako parte-hartzaileen kopurua igo zen. Zehazki, lasterketako (30 km) ibilbidea eta desnibel metatua gogortu izanak parte-hartzaileen (400dik gora) gozamena sortu zuen, familiarteko ibilaldian(12 km) eta mendi-ibilaldian (20 km), berriz, 2.700 pertsona baino gehiago atera ziren.

 

Kosta Trailaren hurrengo edizioa 2012ko ekainean egingo da, eta orduan ere parte-hartzaileen kopurua handitzea espero dugu.

Itzuli

Mondragón Corporación · Humanity at work