HasieraLagun Arori buruzPrentsa-aretoa

Canal RSS

Prentsa aretoa

Itzuli

Lagun Aro Gipuzkoa Basketeko entrenatzaile berria ofizialki aurkeztu da

21/07/2011 · Lagun Aro

Ezagutzera eman: |

Sito Alonsok zuzenduko du Seguros Lagun Arok babestutako taldea datozen bi denboraldietan

Sito Alonso, Lagun Aro GBCko entrenatzaile berria, atzo aurkeztu zen ofizialki Gipuzkoako klubaren instalazioetan, datozen bi denboraldietarako GBCrekin lotuko duen kontratua sinatu ondoren.


Teknikari berriaren helburua Seguros Lagun Arok babestutako taldea ACB ligan mantentzea izango da. Alonso Pablo Laso ordeztuko du, izan ere entrenatzaile horrek Real Madrid zuzenduko baitu hemendik aurrera.

Alonso Club Baloncesto Zaragozako jokalaria izan da. DKV Joventut taldean hasi zuen bere ibilbide teknikoa Aíto García Renesesen entrenatzaile laguntzaile gisa, eta hiru denboraldiren ondoren, 2008-2009 denboraldian Kataluniako klub horretako entrenatzaile bilakatu zen. ACBko bosgarren postuan amaitu zuen, 22 garaipen eta 10 porroteko balantzearekin.

Itzuli

Mondragón Corporación · Humanity at work