HasieraLagun Arori buruzPrentsa-aretoa

Canal RSS

Prentsa aretoa

Itzuli

Seguros Lagun Arok babestuko du uztailaren 14tik 24ra Bilbon egingo den Eurobasket U20

12/07/2011 · Lagun Aro

Ezagutzera eman: |

Seguros Lagun Arok babestuko du uztailaren 14tik 24ra Bilbon egingo den Eurobasket U20. Kirol-ekitaldi hori dela-eta, Bizkaiko hiriburuan bilduko dira saskibaloiaren etorkizuna izango diren 200 gazte inguru, Europako 16 selekzio, 70 partida, 400 bat entrenatzaile profesional, teknikari eta selekzioetako langile, eta 100 kazetari akreditatu baino gehiago.

 

Beste behin ere, Seguros Lagun Arok saskibaloiari ematen dion sostengua erakutsi nahi izan du, kirol horrek aseguru-etxea erabat identifikatuta sentitzen den hainbat balio sustatzen baititu: hobetzeko grina, ahalegina, iraunkortasuna, talde-lana... Oraingo honetan, ACB edo NBA bezalako ligetako izarrak izango diren jokalarien alde egin du apustu.

 

Eurobasket U20 bi lekutan garatuko da: La Casilla eta Bilbao Arenako pabiloietan, partida bakoitzeko guztira 13.000 eserleku baino gehiago dituzten kiroldegietan alegia. Juan Antonio Orengak zuzendutako Espainiako selekzioa Kroaziako azken Europako Txapelketan lortutako brontzea gainditzen ahaleginduko da.

Itzuli

Mondragón Corporación · Humanity at work