HasieraLagun Arori buruzPrentsa-aretoa

Canal RSS

Prentsa aretoa

Itzuli

Seguros Lagun Arok albiste-blog bat sortu du bere webgunean

01/07/2011 · Lagun Aro

Ezagutzera eman: |

Seguros Lagun Arok bere webguneko prentsa-aretoan aseguru-etxearen eguneroko jardunari buruzko blog bat eta komunikabideei bidali ohi dizkien prentsa-ohar guztiak jasotzeko atal bat erantsi ditu. Gune berri horretan sartzeko, www.seguroslagunaro.com aseguru-etxearen webgunera jo daiteke, edo zuzenean helbide honetan sartu:
http://actualidad.seguroslagunaro.com

 

Aseguru-etxeak bezeroak blog-formatu berri horren bidez informatzen jarraitzea erabaki du. Horretarako, urteetan astez aste eman dituen berri eta aholkuetako asko moldatu ditu, eta, hemendik aurrera, bloga aldiro-aldiro eguneratzen jarraituko du.

 

Informazioa emateaz gain, formatu horren helburuak dira bezeroei aseguru-etxearen eguneroko jardunaren berri ematea, eta komunikazio-kanal berri bat irekitzea erabiltzaileen intereseko aseguru-gaiei erantzun ahal izateko eta horien iradokizunak eta beharrak entzuteko. Blogak aseguru-etxearen jardunari eta produktu eta zerbitzuei buruzko informazioa emango du, baita aholku eta ideia erabilgarriak ere.

 

Gainera, prentsa-aretoan aseguru-etxearen prentsa-oharrak bilduko dituen atal berri bat ere egongo da, komunikabideek aseguru-etxeari buruzko informazioa errazago eskura dezaten.

Itzuli

Mondragón Corporación · Humanity at work