HasieraLagun Arori buruzPrentsa-aretoa

Canal RSS

Prentsa aretoa

Itzuli

Seguros Lagun Aro, Bilbao Basket Fundazioak antolatutako V. Golf Txapelketaren babesle nagusia

24/06/2011 · Lagun Aro

Ezagutzera eman: |

Ostiral honetan, ekainaren 24an, egingo da Artxanda Golf Klubaren (Bizkaia) instalazioetan

Seguros Lagun Aro bihurtu da babesle nagusi V. Golf Txapelketan, Bilbao Basket Fundazioak ostiral honetarako Artxanda Golf Klubaren (Bizkaia) instalazioetan antolatuko duen horretan.

Aseguru-etxeko sare komertzialeko pertsonek eta bezeroek parte hartuko dute txapelketa horretan. Gainera, Seguros Lagun Aroren ordezkariek banatuko dizkiete sariak irabazleei.

Aseguru-etxeak saskibaloira bideratutako kirol-babesletzako programa zabala du, kirol horretako balioekin erabat identifikatuta baitago. Hala, ACB ligako hiru talderi ematen die babesletza, Lagun Aro GBCri babesle nagusi gisa eta Caja Laboral Baskonia eta Bilbao Bizkaia Basketi babeslekide gisa.

Orain, gainera, laguntza eman nahi izan dio Bilbao Basket Fundazioak kirolaren balioak sustatzeko helburuarekin bultzatzen duen ongintzako Golf Txapelketa horri.

Itzuli

Mondragón Corporación · Humanity at work