HasieraLagun Arori buruzPrentsa-aretoa

Canal RSS

Prentsa aretoa

Itzuli

06.Kosta Trailak 3.000 lagun baino gehiago bildu ditu Bizkaiko kostaldean

16/06/2011 ·

Ezagutzera eman: |

Dakizuen bezala, kirolak gogokoak ditugu, bereziki saskibaloia eta atletismoa, guk defendatzen ditugun balio berak sustatzen baitituzte. Gure aseguru-etxea ACB ligako hainbat talderen babeslea da, eta gure Lagun Aro-Mirada Social fundazioaren bidez, kultura, gizarte-ekintza eta herri-kirola sustatzen ditugu, batez ere, jende orori irekita dauden eta familia-giroan egiten diren lasterketak. Eta asteburu honetan berriro sustatu dugu gure lasterketa-egutegian garrantzi gehien duen probetako bat: 06. Kosta Traila.

 

Salomon eta gure fundazioaren laguntzarekin Forum Sport-ek antolatzen duen lasterketa hori da Bizkaian itsas mailan egiten den lehena. Hiru kategoriatan banatzen da: lasterketa (30 km), mendi-ibilaldia (20 km) eta familiarteko ibilaldia (12 km).
Atzo, urdinez jantzitako giza uholde batek (urdina da aurtengo kamisetaren kolorea) zeharkatu zituen Uribe Kosta eskualdeko paisaia ederrak. Alde batetik, probarik gogorrenean, alegia, lasterketan 400 lagunek hartu zuten parte; eta bestetik, 2.700 baino gehiago izan ziren ibilaldiak (12 edo 20 km-koak) aukeratu zituztenak.

 

Aitor Osa txirrindulari ohia eta Montse Vázquez, iazko txapelduna, izan ziren irabazleak 30 km-ko lasterketan, 2 ordu, 20' eta 10'' eta 2 ordu, 58' eta 55''-ko denbora eginez, hurrenez hurren. Podiumera igo ziren, halaber: gizonen kategorian, Jokin Lizeaga eta Asier Urdampilleta, bigarren eta hirugarren postuan, hurrenez hurren; eta Ainhoa Jauregi eta Saioa Elaso, emakumeenean.

 

Kosta Trailaren helburua da kirola aisia modura sustatzea eta, aldi berean, kausa on bati laguntzea. Izen-emateekin bildutako dirua Eugenia Epalza Esklerosi Anizkoitzaren Euskal Fundazioari emango zaio.

 

Gure Marketineko, komunikazio eta berrikuntzako zuzendariak, Gorka Ansuateguik, eman zizkien sariak Jokin Lizeagari eta Saioa Elasori.

Itzuli

Mondragón Corporación · Humanity at work