HasieraLagun Arori buruzPrentsa-aretoa

Canal RSS

Prentsa aretoa

Itzuli

Kilian Jornet mendi-lasterketetako munduko txapeldunak bere sostengua eman dio 06. Kosta Trailari

30/05/2011 · Lagun Aro

Ezagutzera eman: |

Kilian Jornet mendi-lasterketetako munduko txapeldunak bere sostengua eman dio aurten ere 06. Kosta Trailari, Forum Sport-ek Salomon-ekin batera antolatzen duena eta gure Lagun Aro-Mirada Social fundaziotik babesten duguna.

 

Proba horren 06. edizioa, Bizkaian itsas mailan antolatu den lehengoa, ekainaren 12an egingo da aurten, eta helburu solidario bat edukiko du berriro ere, izen-emateekin bildutako dirua Eugenia Epalza Esklerosi Anizkoitzaren Euskal Fundazioari emango zaio-eta. Kosta Trail lasterketa hiru kategoriatan banatuta dago: Lasterketa, Mendi Ibilaldia eta Familia Ibilaldia.

 

Jornetek "Trail running. Correr de sol a sol" izeneko hitzaldia eman zuen joan den maiatzaren 26an Sopelako (Bizkaia) Kultura Aretoan. Hitzaldi hori Forum Sport-ek eta Salomon-ek Kosta Trailarekin daukaten lankidetza-akordioaren barnean zegoen.

 

Atleta katalanak Kultura Areto horretan ematen zuen bigarren hitzaldia izan zen. Joan den ostegunean, bideoak eta irudiak proiektatu ziren, eta lau aldiz mendi-lasterketetako munduko txapeldun izandako atletak trail running-aren muina azaldu zuen, 2010ean egindako erronka eta lasterketa batzuen bidez. Horrela, azaldu zuen nola izan zen Kilimanjarora (5.891 m) 7 h eta 15 minututan igo eta jaitsiz, joan zen irailaren 28an 8 h eta 27 minututan ezarritako errekorra hautsi zuenekoa.

 

Katalana 2010ean egin zuen Transpirenaikoaz ere aritu zen. Kantauri itsasoa eta Mediterraneoan lotzea lortu zuen Pirinioak aldez alde zeharkatuta astebetean. Guztira, 830 kilometro eta desnibel positiboko 40.000 metro egin zituen Kilianek, egunean 10 eta 13 ordu bitartean korrika eginez.

 

Borrokalari nekaezina den atleta hau mendiko mitoen artean sartu da. Aurten eta laugarren urtez jarraian, Mendi Lasterketetako Munduko Txapelketa irabazteaz gain, Trail Running-eko hainbat titulu irabazi ditu Kilian Jornet-ek: 2008 eta 2009ko Ultra Trail Mont Blanc, 2010eko Grand Raid Réunion, 2007, 2008 eta 2010eko Zegama, 2007 eta 2009ko Climbathon Malasia, 2011ko Transcavalloko Munduko Kopa, 2011ko Mendiko Eskiko Munduko Kopa, Pierra Menta txapelketa ospetsua, 2011ko Marmotta Munduko Kopa edo hiru urrezko domina Mendiko Eskiko Munduko Txapelketetan.

Itzuli

Mondragón Corporación · Humanity at work