HasieraLagun Arori buruzPrentsa-aretoa

Canal RSS

Prentsa aretoa

Itzuli

Lagun Aro GBCko mutilen alderik dibertigarriena erakutsiko dizugu

16/05/2011 · Lagun Aro

Ezagutzera eman: |

Seguros Lagun Aron bideo dibertigarri bat grabatu dugu, guk babesten dugun ACBko Lagun Aro GBC taldeko jokalariekin. Bideoan, GBCko gizonak pistetatik kanpo jolasean ikus daitezke, partida bat talka-autoetan igota jokatzen dute-eta. Markako ekintza horren helburua taldeari denboraldiaren amaiera honetan gure sostengua erakustea da.

 

Horretarako, bideoa eta making off-a ikus daitezkeen www.basketlagunaro.com webgunea sortu dugu. Bideoari buruzko iruzkinak egiten dituztenak edo bideoa birtuiteatzen dutenak "máxima emoción" smartbox pack baten zozketan sartuko dira, eta beste askoren artean abiadura-zirkuitu batean gidatzeko esperientzia aukeratu ahal izango dute. Irabazlea Seguros Lagun Aroren bezeroa bada, 100 euroko gasolina-txeke bat ere eramango du.

 

Lagun Aron kirol-babesletzako programa zabala mantentzen dugu saskibaloia ardatz hartuta, kirol horretako balioekin erabat identifikatuta sentitzen baikara. Horrela, Lagun Aro GBCren babesle nagusia eta Caja Laboral Baskonia eta Bilbao Bizkaia Basket taldeen (guztiak ACB ligakoak) babeslekideak gara. Halaber, gure sostengua ematen diegu Lagun Aro Ardoi emakumezkoen saskibaloi-talde nafarrari, bai eta Lagun Aro-Mirada Social gure fundazioaren bidez, Lagun Aro BSR gurpildun aulkiko taldeari ere.

Itzuli

Mondragón Corporación · Humanity at work