HasieraLagun Arori buruzPrentsa-aretoa

Canal RSS

Prentsa aretoa

Itzuli

Bere 25. urteurrenean sartu da Lagun Aro

15/01/2007 · Lagun Aro

Ezagutzera eman: |

Hasi berria dugun urte hau oso berezia izango da Lagun Aro familia osatzen dugun guztiontzat, non zuek bezerook ere oso garrantzi handiko zeregina betetzen duzuen.

Bete dira jadanik 25 urte abiatu ginenetik, eta, beraz, ospakizunez betetako urtea izango dugu aurtengoa, hurrengo asteetan aurreratuko dizuegun moduan. Lagun Aro Aseguruak erakundea 1982ko urtean abiatu zen arrisku orokorretako aseguru-etxe modura. Eta sei urte geroago, Seguros Lagun Aro Vida-ri iritsi zitzaion txanda. Aseguru-etxeok biak Mondragón Corporación Cooperativako (MCCko) kide dira eta berorren finantza-taldea osatzen dute, bertan sartuz orobat Euskadiko Kutxaren banku-negozioa eta Lagun Aro BGAErekin (Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundearekin) lotutako jarduera. Eta orain prestatzen hasiak gara jadanik gauzak merezi duen bezala ospatzeko ekitaldi baten programa.

Itzuli

Mondragón Corporación · Humanity at work