HasieraLagun Arori buruzPrentsa-aretoa

Canal RSS

Prentsa aretoa

Itzuli

Gure aseguru-etxea 8. postura igo da aseguru-etxeek Interneten duten presentziari buruzko zerrendan

04/05/2011 · Lagun Aro

Ezagutzera eman: |

Aseguru-etxeek Interneten duten presentziari buruzko "Innovación Aseguradora" atariaren zerrenda berrienaren arabera, 2011ko martxoko datuenak, gure aseguru-etxeak bizkor egin du gora 8. posturaino, eta, beraz, Top 10ean sartu da. Aurreko zerrendarekin alderatuta, 2010eko abendukoarekin, hain zuzen, 8 postu igo da. Orduan 44,17 puntu genituen, eta orain, aldiz, 59,83.

 

Zerrendaren edizio honetako berrikuntzetako bat da, besteak beste, azterketa-area bakoitzean (webgune, bezeroarentzako arreta eta sare sozialen arloetan) sailkatutako lehen hiru erakundeak zein diren argitaratu izana. Lagun Aro aseguru-etxearen webgunea zerrendako lehen hiruren artean dago.

 

Oro har ikus daitekeenez, aztertutako erakunde guztien puntuazio absolutuak gora egin du, baina baita lehen 20 sailkatuen eta gainerako erakundeen arteko puntuazioa hobetzeari dagokion tarteak ere. Izan ere lehen hogeien batez besteko puntuazioak % 17,42 egin baitu gora, 49,60 puntutatik 58,24 puntutara pasatuz. 20. postutik 40. postura bitartekoek, aldiz, % 10,74 bakarrik igo dute beren puntuazioa, 27,24 puntutatik 30,17 puntura pasatuz. Gainerako erakundeek ez dute ia batere aldatu puntuazioa. Hori guztia aintzat hartuta, atariak ondorioztatu du "Interneten gauzak egiten ari diren erakundeak gehiago saiatzen direla gauza gutxi egiten dituztenak baino".

 

Innovación Aseguradora atariak zehaztu duenez, lehendik sare sozialetan presentzia daukaten enpresek "intentsitate handiagoarekin egiten dute, eta oraindik sare sozialetara ireki ez direnek edo presentzia txikiagoa dutenek, aldiz, presentziari buruzko politika aktiborik gabe jarraitzen dute, eta horrek areagotu egiten du bi taldeen arteko tartea". Berriro ere, horrek adierazten du gakoa estrategia dela, "eta ez komunikatzeko eta saltzeko moduetan aldaketa hori egiteko bitarteko finantzarioak".

Itzuli

Mondragón Corporación · Humanity at work