HasieraLagun Arori buruzPrentsa-aretoa

Canal RSS

Prentsa aretoa

Itzuli

Kosta Trailaren seigarren edizioan izena online emateko epea ireki da

19/04/2011 · Lagun Aro

Ezagutzera eman: |

Datorren ekainaren 12an izango da Kosta Trail lasterketaren seigarren edizioa. Bizkaiko zenbait udalerri zeharkatzen dituen itsas mailako mendi-lasterketa hori Lagun Aro-Mirada Social gure fundaziotik babesten dugu, Salomon eta Forum Sport lasterketaren antolatzailearekin batera.

 

Proban online izena emateko aukera eskaintzen du jada lasterketaren orriak: http://www.forumsport.com/kostatrail/kostatrail.html

 

Kosta Trail lasterketa hiru kategoriatan banatuta dago: lasterketa (30 km), mendi-ibilaldia (20 km) eta familiarteko ibilaldia (12 km).

 

Lasterketan, gehienez, 400 pertsonak parte har dezakete, eta bertan izena online emateko epea maiatzaren 30ean amaituko da. Maiatzaren 1etik aurrera, Forum Sport dendetan ere eman ahal izango da izena. Mendiko federatuek 15 euro ordainduko dituzte, eta gainerakoek 20 euro. Mendi-ibilaldiaren eta familiarteko ibilaldiaren kasuan, berriz, izena emateko epea ekainaren 11ra arte luzatuko da, eta 5 euro ordaindu beharko dira.

 

Oraingo honetan, korrikalarien iradokizunak betetzeko asmotan, lasterketaren zenbait zati gogortu egin dira, eta irteera Arrigunagatik Sopelako udaletxeko plazara eraman da. Kosta Trail-aren helburua da kirola aisia modura sustatzea eta, aldi berean, kausa on bati laguntzea. Aurten, izen-emateekin bildutako dirua Eugenia Epalza Esklerosi Anizkoitzaren Euskal Fundazioari emango zaio.

Itzuli

Mondragón Corporación · Humanity at work