HasieraLagun Arori buruzPrentsa-aretoa

Canal RSS

Prentsa aretoa

Itzuli

EURESAren, EBko ekonomia sozialeko aseguru-etxe nagusiak dauden taldearen, ekitaldi bat hartu dugu

11/04/2011 · Lagun Aro

Ezagutzera eman: |

Aurten, EBko ekonomia sozialeko aseguru-etxe nagusiak dauden EURESAren topaketa bateko anfitrioiak izatea tokatu zaigu. Gure aseguru-etxearen Bilboko bulego nagusietan egin da, apirilaren 8an, eta DEVK (Alemania), MACIF, MAIF eta MATMUT (Frantzia), P&V (Belgika) eta UGF (Italia) bezalako aseguru-etxeetako zuzendaritzakoak egongo dira bertan.

Topaketa hori herrialdez aldatuko da urtez urte. Oraingo honetan, gonbidatuak ostegun arratsaldean iritsi ziren. Ostiralean, zuzendaritzakoak Seguros Lagun Aroren egoitza nagusira etorri ziren, eta instalazioak bisitatu zituzten. Gauean gala-afari batean parte hartu zuten. Larunbata turismoa egiteko aprobetxatu zuten, eta Bilboko Zazpikaleetan ibili ziren eta Guggenheim Museoa bisitatu zuten, beren lurraldeetara itzuli aurretik.

1990ean sortutako EURESA erakundean daude Europako aseguru-etxe sozialki arduratsuak, eta bere jarduera bere kideen arteko lankidetza eta esperientzien trukea sustatzea da.

Itzuli

Mondragón Corporación · Humanity at work