HasieraLagun Arori buruzPrentsa-aretoa

Canal RSS

Prentsa aretoa

Itzuli

Gure aseguru-etxeak 10,9 milioi euroko irabazia izan du 2010ean

04/04/2011 · Lagun Aro

Ezagutzera eman: |

2010ean lortutako emaitzek erakusten dutenez, sendotasunari eutsi diogu. Zerga aurreko irabazia 10,9 milioi eurokoa izan da, 2009koa baino % 5,8 handiagoa, beraz. Guztira, 197 milioi euro fakturatu ditugu.

 

Arloka, hazkundea % 5ekoa izan da etxe-aseguruetan, mantendu egin da auto-aseguruetan (% 0,09), eta % 4,64ko beherakada izan da bizitza-aseguruetan. Aseguruen sektoreko datu orokorrak hauek izan dira: % 5,3 etxe-aseguruetan, -% 1,0 auto-aseguruetan, eta -% 8,5 bizitza-aseguruetan. Hortaz, gure aseguru-etxea sektoreko batez bestekoa baino gehiago hazi da 2010ean. Nabarmentzekoa da, halaber, autoen arloko istripu-tasa hobetzea lortu dela, eta sektoreko batez bestekoa baino txikiagoa izaten jarraitzen duela.

 

Joan den urtea zaila izan bada ere berez, enpresa ondo kudeatu dela erakusten dute datuek. 2009-2012 Plan Estrategikoaren aurreikuspenak egoera ekonomiko berriari egokitzeko egin ditugun doikuntzak emaitza onak ematen ari dira.

 

2010ean, modu errentagarrian hazteko helburua mantendu dugu. Horretarako, Madrilgo lehen bitartekaritza-sukurtsala ireki dugu, eta lehen urteurrena bete du. Bestalde, bitartekaritza-kanal hori indartu dugu hiru lurralde-zuzendaritza sortuz: Mendebaldeko lurralde-zuzendaritza Asturias, Burgos, León, Salamanca eta Valladolideko sukurtsalak batzen dituena; ekialdeko lurralde-zuzendaritza Bartzelona, Zaragoza eta Valentziako sukurtsalak hartzen dituena; eta iparraldeko lurralde-zona Kantabria, Bizkaia, Araba, Gipuzkoa, Nafarroa eta Errioxak osatua.

Beste apustu handien artean, kirol-babesaren bidez markan egindako inbertsioa nabarmendu beharra daukagu, saskibaloiko ACB ligako hiru talderi lotuta baikaude gaur egun: Lagun Aro GBC, Caja Laboral Baskonia eta Bilbao Bizkaia Basketi, hain zuzen.
2011rako hauek dira gure helburu nagusiak: EAEn eta Nafarroan daukagun lidergoa mantentzea, baita gure errentagarritasuna eta hazkundea ere, modu iraunkorrean eta errentagarrian, orain arte egin dugun bezala.


Azkenik, gogora ekarri nahi dugu irabazien zati bat Lagun Aro-Mirada Social Fundazioan inbertitzen jarraitzen dugula, herri-kirola, kultura eta gizarte-ekintza bultzatzeko ekintzak eginez (Stop Accidentes GKEarekin daukagun lankidetzaren bidez).

 

Itzuli

Mondragón Corporación · Humanity at work