HasieraLagun Arori buruzPrentsa-aretoa

Canal RSS

Prentsa aretoa

Itzuli

Vicente Ferrer Fundazioarekin lankidetzan

29/03/2011 · Lagun Aro

Ezagutzera eman: |

Lagun Aro aseguru-etxean lankidetzan hasi gara Vicente Ferrer Fundazioaren proiektu batean. Indiako leku txiroenetako batean, Dosaludiki- Andhra Pradesh-en hain zuzen, 18 etxebizitzako kolonia bat eraikitzea da proiektuaren xedea.

 

Ekarpen ekonomikoen bidez, enpresaren ekarpenen nahiz bertan lan egiten dugun langile bakoitzak egiten dituen ekarpenen bidez, Vicente Ferrer Fundazioak 18 familiari etxebizitza duina emateko prestatu duen proiektuari lagunduko diogu.

 

Indiako lekurik behartsueneko batean lan egiten du fundazioak, dalit-ak bizi diren zonan, hau da, landa-inguruneko kastarik baxuenetako eta arbuiatuenetako bat bizi den gunean. Herri hau baldintza oso eskasetan bizi da, alde batetik behintzat goi-kastetatik bereizita dagoelako, eta, beraz, tokiko gobernuak eskaintzen dituen zerbitzu publikoetatik urrun: putzu, komun, eskola, osasun-zentro eta abarretatik.

 

Pertsona horien guztien garapen pertsonala eta komunitarioa lortzeko, ezinbestekoa da etxebizitza duin bat izatea, bizitzaren kalitateari eta segurtasunari laguntzen baitio horrek, ordura arte halakorik inoiz eduki ez arren.

 

Ekimen solidario honekin bat egin nahi baduzu, jarri harremanetan bezeroari arreta emateko daukagun telefonora deituz (94 4798 426) edo helbide elektroniko honetara idatziz: voluntariado@seguroslagunaro.com

 

Itzuli

Mondragón Corporación · Humanity at work