HasieraLagun Arori buruzPrentsa-aretoa

Canal RSS

Prentsa aretoa

Itzuli

Seguros Lagun Aroko izapidegileek zirkulazioko biktimen arreta hobetzeko prestakuntza jasoko dute

21/03/2011 · Lagun Aro

Ezagutzera eman: |

Gure aseguru-izapidegileek Stop Accidentes-en prestakuntza-ikastaro bat jasoko dute martxoan. Biktimentzako eta haien senideentzako arretan espezializatutako psikologo batek emango du, eta helburua ezbeharretako biktimen eta horien familiakoen arretan espezializazio hobea lortzea izango da.

 

Ikastaroak gure izapidegileak zirkulazio-istripuetako biktimen bizitzako ondorio pertsonal eta familia barneko ondorioen oinarrizko alderdiei buruz prestatuko ditu, biktimen errealitateari buruz sentsibilizatzen saiatuko da, eta, batez ere, trebetasun pertsonalak emango dizkie aurrea hartzeko beren lan-jarduerak haien bizitza pertsonalean eragina izateari.

 

Prestakuntzak 12 ordu iraungo du, eta lau eduki-modulu izango ditu: biktimen errealitateari buruzko sarrera, esku-hartze psikologikoa zirkulazio-istripuen kasuan, hirugarren zati praktiko bat eta geroko ondorio psikologikoei buruzko azken modulu bat.

 

Ikastaro hori gure Lagun Aro-Mirada Social fundazioa, bere gizarte-ekintzako ildoan, zirkulazio-biktimen eta horien senideen kolektiboa ardatz izanda garatzen ari den lanaren barruan kokatzen da. 2008. urterik Stop Accidentes GKEa gure aliatu estrategiko bihurtu da, eta baterako proiektuak aurrera eramaten ari gara.

 

Aurten bi proiektu garatzen ari gara. Batetik, zirkulazio-istripuetako biktimen arreta psikologikoko zerbitzua, martxoaren 1etik biktimei arreta eta orientazioa ematen dizkiena, eta, bestetik, izapidegileentzako prestakuntza-ikastaro hau. Eta hori guztia helburu oso argi bat izanik, Lagun Arok kolektibo horri ematen dion arreta hobetzea eta haren egoera hobetzen laguntzea.

Itzuli

Mondragón Corporación · Humanity at work