HasieraLagun Arori buruzPrentsa-aretoa

Canal RSS

Prentsa aretoa

Itzuli

Facebook-en gaude

14/03/2011 · Lagun Aro

Ezagutzera eman: |

Facebook-eko gure profil eta orrialde korporatiboa martxan jarri ditugu. Horren bidez espazio berri bat ireki nahi dugu, gure fanei era informal eta hurbilagoan arreta emateko, eta gure nobedade, sustapen edo babesletza eta markako ekintzei buruz informatzeko.

Oraingoz, sare sozial horretan lehorreratu garela ospatzeko, "Nire autoa onena da. Igo nahi al duzu?" aplikazioa jarri dugu martxan. Lehiaketa bat da, "Aukeratu zure asegurua" auto-kanpaina berriaren barruan dagoena, bezeroei hiru polizaren artean beren bizitza-estilora hobekien egokitzen dena hautatzeko aukera ematen dien kanpaina, alegia.

Lehiaketan parte hartzeko orrialdearen fana izan behar da. Eta lehiaketaren dinamika da jarraitzaile bakoitzak bere autoa zergatik den onena azaltzea eta autoaren irudi bat igotzea. Ondoren, erabiltzaileek autora igotzeko ala ez igotzeko aukera izango dute, hau da, autoaren aldeko botoa eman ahal izango dute ala ez, eta Seguros Lagun Aroren parking-ean dagoen edozein ibilgailuri buruzko iruzkinak ere egin ahal izango dituzte. Boto gehien eskuratzen dituenak 400 euro irabaziko ditu gasolina-txeketan. Gainera, Ipad bat zozkatuko da parte-hartzaile guztien artean.

Itzuli

Mondragón Corporación · Humanity at work