HasieraLagun Arori buruzPrentsa-aretoa

Canal RSS

Prentsa aretoa

Itzuli

Lagun Aro letra larriz idatzita ageri da errekor berri batean

22/01/2007 · Lagun Aro

Ezagutzera eman: |

Azkenaldion egin ditugun babesletzek gero eta harroago sentiarazten gaituzte, benetan. Kepa Junkeraren disko berriaren oihartzun ezin hobearen ostean  Lagun Arok babestu baitzuen , Lagun Aro BBren eta TAU Baskoniaren arteko partidara lehengo urtarrilaren 6an bildu zen jendetza izugarria datorkigu orain. Zenbat, eta 15.414 ikusle bildu ziren partida horretara, ACB Ligan errekor berri bat ezarriz, alegia. Euskal derbiak, Bartzelona eta Estudiantesen arteko partidak 2003-2004ko denboraldian ezarritako marka haustea lortu zuen, 15.350 zale bildu ziren-eta orduan. Lagun Aro, beraz, Estatu mailako kirol-errekor baten historiari estu-estu lotua ageri zaigu oraingo honetan.

Gainera, aurreikusia dagoenez, Kepa Junkera ekitaldi bat ematekoa da Bartzelonako Auditori-n (urtarrilaren 23an, asteartean) eta Murtziako Sala Ceutí-n (hilaren 26an, ostiralean).

Itzuli

Mondragón Corporación · Humanity at work