HasieraLagun Arori buruzPrentsa-aretoa

Canal RSS

Prentsa aretoa

Itzuli

Ezbeharrak gutxitzeari buruzko gogoetak

29/01/2007 · Lagun Aro

Ezagutzera eman: |

Puntukako gidabaimena indarrean sartu zenetik, ezbeharren kopurua murriztu egin dela erakusten dute Trafiko Zuzendaritza Nagusiaren zifrek. Hau da, legea ezarri aurreko automobilen kopuru berarekin, jende gutxiago ospitaleratu behar izan da eta ezbehar gutxiago izan dira.

Aseguru-etxeak, beren aldetik, prozesuak hobetzen saiatzen dira, ustiapen-kostuak jaisteko asmoz. Hau da, baliabide berekin gauza gehiago egin nahian. Horregatik, bada, zenbat eta ezbehar gutxiago, orduan eta gastu gutxiago eta orduan eta aseguru-prima merkeagoak. Kontua da, ezbehar gutxiago eta ustiapen-gastu txikiago horiek nahikoa izango diren ala ez prezioen jaitsiera eta kalte-ordainen igoera konpentsatzeko. Batzuek modu batera pentsatzen dute, eta beste batzuek, berriz, justu-justu alderantziz. 1997ko egoeraren antzekoa ikusten dutenek zuhurtziaz jokatzea erabaki dute. Seguruenik, ordea, prezio-igoerarik izatekotan ere, ez da izango 2007ko hirugarren urte laurdenera arte behintzat. Udako oporretatik itzultzean izango da hori: negozio-emaitzak aztertu, eta sektorea nola doan ikus daitekeenean, alegia.

Itzuli

Mondragón Corporación · Humanity at work