HasieraLagun Arori buruzPrentsa-aretoa

Canal RSS

Prentsa aretoa

Itzuli

Aseguru-kontratuen erregistro bat sortzea bultzatu du Lagun Arok

11/12/2006 · Lagun Aro

Ezagutzera eman: |

Lagun Aro aseguru-etxeak, aseguratuen informazioaren gardentasunean indar eginez, kartsuki bultzatu du aseguru-kontratuen erregistroa sortzeko ekimena.
Erregistro horrek, heriotzaren estaldura ematen duten Estatu mailako aseguru-etxe guztien poliza guztien informazioa jasotzen du. Neurri horri esker, hiltzen den pertsona batek heriotza-aseguru bat kontratatua zeukan ala ez jakiteko aukera izango du interesa duen edonork, heriotza ondoko 15 egun baliodun igaro ostean erregistrora zuzendutako eskaera baten bidez. Horrez gain, heriotza-ziurtagiria aurkeztu beharko da, eta tasa txiki bat ordaindu.

Izapide horiek bete ondoren, agiri bat emango du erregistroak, hildako pertsonak poliza kontrataturik bazuen ala ez eta, baldin bazuen, zein aseguru-etxerekin zuen aditzera emanez. Erregistroko informazio hori pixkanaka-pixkanaka beteko da.  Lehengo azaroaren erdialdean, adibidez, 2006ko maiatzaren 15az gero kontratatutako polizen informazioa bakarrik zegoen bertan. Gero, 2007ko maiatzaren 15ean, gainerako polizenarekin osatuko da, baina ez kreditu-txartelekin lotuta dauden aseguruena, horiena 2007ko azaroaren 15etik aurrera sartuko da-eta.

Itzuli

Mondragón Corporación · Humanity at work