HasieraLagun Arori buruzPrentsa-aretoa

Canal RSS

Prentsa aretoa

Itzuli

II. KOSTA TRAILen laguntzaile, Eugenia Epalza Esklerosi Anizkoitza Fundazioaren alde.

18/06/2007 · Lagun Aro

Ezagutzera eman: |

Lagun Aro izan zen protagonistetako bat joan den igandean, ekainaren 10ean, ospatu zen Kosta Trail lasterketan. Hau da itsasoaren mailan egiten den Bizkaiko aurreneko mendi-lasterketa. 30 kilometro egin ziren kostaldeko labar-ertzetatik, hasi Portugaleteko Zubi Esekiaren oinetan, eta Gorlizko hondartzaraino, bitartean Getxo, Sopela, Barrika, Plentziatik eta Ermuamendiko gailurretik (292 metro) pasatuz. Lasterketa hori, bestalde, lasterketa solidarioa da; izan ere, bigarren edizio honetan inskripzioekin atera zen dirua Eugenia Epalza Esklerosi Anizkoitzaren Fundazioarentzat izan baitzen. Aurten guk ere, Lagun Arok, gure hondar-aletxoa jarri nahi izan dugu lasterketa solidario horren alde. Emaitza, azkenean, oso ona izan zen Euskal Herrian gaixotasun hori duten 2.000 pertsona baino gehiagorentzat zerbitzu sozialak eta errehabilitazio-zerbitzuak eskaintzen dituen fundazioarentzat.
Bizkaiko itsasertz ederra zeharkatuz egin zen ibilaldi guztia, eta 1.000 partaide baino gehiago bildu ziren bertan, hiru modalitateak kontuan hartuta: kirolariak (II. Kosta Trail), zaletuak (Mendi-ibilaldia) eta familiak (Familiarteko ibilaldia). Hassan Reddat marokoarra izan zen azkarrena. 

Itzuli

Mondragón Corporación · Humanity at work