HasieraLagun Arori buruzPrentsa-aretoa

Canal RSS

Prentsa aretoa

Itzuli

Aitormen bat gehiago Kepa Junkerarekin egindako bidaian

05/02/2007 · Lagun Aro

Ezagutzera eman: |

Iaz Kepa Junkera, Elkar eta "Hiri" diskoarekin hasi genuen babesletzak poza eta arrakasta baino ez dizkigu ekarri.

Azkenekoa 2006 Sabino Arana sariekin izan dugu. Izan ere, sarituetako bat Kepa Junkera izan baita, frankismo garaian klandestinitatean lan egin zuten andereñoen taldearekin, Aranzadi Zientzi Elkartearekin, Tecnalia korporazio teknologikoarekin eta Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazo taldearekin batera.

Sariak banatzeko ekitaldia Bilboko Arriaga Antzokian egin zen. Kepa Junkerari dagokionez, Sabino Arana Fundazioko lehendakariak, Juan Maria Atutxa jaunak, "adiskide eta profesional handi" gisa hitz egin zuen bilbotar artistaz, trikitia "gure txokoetatik atera eta nazioarte mailara" eraman duelako. Eta esan zuen, baita ere, "euskal lurraren berezko produktua" dela bilbotar musikaria. Kepa Junkerak, bere aldetik, zera esan zuen saria jasotzerakoan: "beste kulturetara ireki behar dugu, gure nortasuna galdu gabe". Lagun Arok bere egiten ditu Keparen hitzak, eta zorionik beroena opa dio aitormen berri honengatik.

Itzuli

Mondragón Corporación · Humanity at work