HasieraLagun Arori buruzPrentsa-aretoa

Canal RSS

Prentsa aretoa

Itzuli

160 lagun Bitartekarien VI. Elkarraldian

12/02/2007 · Lagun Aro

Ezagutzera eman: |

Lehengo otsailaren 2an, ostiralean, egin zen, Bilboko Guggenheim Museoan, Lagun Aro Aseguruetako Bitartekarien VI. Elkarraldia. Gurutze Beitiak eta Gorka Aguinagaldek aurkeztu zuten ekitaldi horretara 160 lagun bildu ziren, EAEtik, Nafarroatik, Valentziatik, Kataluniatik, Gaztela eta Leondik, Errioxatik eta Aragoitik, Lagun Aroko arduradun gorenez gain.

Elkarraldi horretan, 2006ko ekitaldiaren balorazioa egin zen, ezarritako konpromisoei eta lortutako helburuei gainbegiratu bat emanez, eta, bide batez, Lagun Aroren 25. Urtemuga honetarako erronkak aurkeztu ziren. Aitormenen atalari dagokionez, berriz, beren ahaleginarekin aseguru-etxe honen asmoak lortzen lagundu duten bitartekariak eta hasieratik bertatik Lagun Aroren aldeko apustua egin dutenak goretsi ziren.  Euskalduna Jauregian lagunarteko bazkari bat eginez eman zitzaion amaiera jardunaldiari.

Itzuli

Mondragón Corporación · Humanity at work