HasieraLagun Arori buruzPrentsa-aretoa

Canal RSS

Prentsa aretoa

Itzuli

Kepa Junkerak ekitaldi bat emango du Lagun Aroren 25. Urtemugan, Euskalduna jauregian.

19/02/2007 · Lagun Aro

Ezagutzera eman: |

Kepa Junkeraren "Hiri" diskoa dela-eta bilbotar artistarekin eta ELKAR disko-etxearekin dugun babesletzak datorren irailean izango du bere puntu gailenetako bat.
Izan ere, orduan, ekitaldirik berezienetako bat emango baitu Kepa Junkerak Euskalduna Jauregian, Lagun Aroren 25. Urtemugaren kariaz. Aurretik, ordea, martxoaren 17an ere aurkeztuko du "Hiri" diskoa Nafarroako Parla Berriobeitin, eta apirilaren 13an, berriz, oroitzapenezko beste ekitaldi bat emango du Bilborock-en hamargarren urtemugaren kariaz. Ondoren, Herbehereetako Groningen hirira joango da, eta gero, Lagun Aroren omenezko Euskaldunako kontzertuari iritsiko zaio txanda.

Itzuli

Mondragón Corporación · Humanity at work