HasieraLagun Arori buruzPrentsa-aretoa

Canal RSS

Prentsa aretoa

Itzuli

Lagun Arok produktu berriak eta aldaketak eskaintzen ditu (III)

19/03/2007 · Lagun Aro

Ezagutzera eman: |

Kapitulu honen hirugarren atalean jakitera ematen dizuegu, "Vida Riesgo" polizan, gaur egun aukeran dagoen gaixotasun larrien berme osagarri berri bat ezartzearen aldeko apustua egin dugula Eta bide beretik jarraituz, "Eguneko Baja" polizak ere merkatuko estaldurarik onena eskaintzen du 2007ko urtarrilaren 1az geroztik. Esate baterako, eta beste edozein aseguru-etxek ez bezala, haurdunaldiko, erditze-garaiko eta trastorno psikiatrikoengatiko bajak estaltzen ditu gure Eguneko Bajak. Eta estaldura horien tarifak % 5 igota ere, lehiakorrak izanez jarraitzen dugu prezioetan.

Kontua ez da, ordea, lehendik dagoena soilik aldatzea, baizik eta produktu berriak ere sortzea. Eta horregatik, hain zuzen, urtea amaitu baino lehen martxan egongo diren beste bi sortzera bultzatu gaitu erreforma fiskalak: "Zuzeneko Sarerako Aurrezkia" bata, eta bestea, berriz, aurrezki/aurreikuspeneko plan indibidual bat, "Aurrezki Sistematikoko Plan Indibiduala (ASPI)" deitzen dena.

Itzuli

Mondragón Corporación · Humanity at work