HasieraLagun Arori buruzPrentsa-aretoa

Canal RSS

Prentsa aretoa

Itzuli

Bezeroaren web gunean erregistratu nahi duzuenerako urratsak

19/03/2007 · Lagun Aro

Ezagutzera eman: |

Badakizue Bezeroaren web gune berrian mila gauza aurki ditzakezuela: polizei buruzko zuen datuak, prezioak, estaldurak, ordainagiriak, etab., eta, gainera, badaukazuela ezbeharren jarraipena egiteko eta zein egoeratan dauden jakiteko aukera ere. Zuen iradokizunak eta erreklamazioak egiteko daukazuen atala ahaztu gabe, noski.

Oraindik erregistratu gabe zaudeten eta erregistratu nahi duzuen Bezerook, idatz ezazue http://www.seguroslagunaro.com/  helbidea, eta egin klik Bezeroaren Arloan. Lehenbiziko aldiz sartzen zaretenok, berriz, egin klik Erregistra zaitez laukitxoan, eta tekleatu NAN zenbakia eta zuen aseguruetako edozein polizaren zenbakia. Sistemak Bezero bezala hartuko zaituzte, eta pasahitza edo kodea eskatuko (gutxienez 8 karakterekoa, letrak eta zenbakiak konbinatuz). Erregistro horretatik aurrera, Bezeroaren Web gunean sartzen zareten bakoitzean NAN eta pasahitza bakarrik sartu beharko dituzue, nahi duzuen lekutik nabigatzeko.

Itzuli

Mondragón Corporación · Humanity at work