HasieraLagun Arori buruzPrentsa-aretoa

Canal RSS

Prentsa aretoa

Itzuli

Lagun Arok produktu berriak eta aldaketak eskaintzen ditu (eta V)

02/04/2007 · Lagun Aro

Ezagutzera eman: |

Urte honetarako produktu berrien bosgarren eta azken puntu honetan, aldaketa asko izango direla abisatzen dizuegu, eta partekatzen dugun gizartearen azterketa egitetik ondorioztatuak, gainera, guztiak. Gaur egun zerbaitek kezkatzen baldin bagaitu, adinekoen beharrak eta horiei egunetik egunera lagundu behar dietenenak dira horiek. Joan den abenduan Mendekotasunaren Legea onetsi izanak, zer gehiago eman dezakegun galdetzera behartu gaitu, eta horren ondorioz, 2008an gure bezeroei Mendekotasun-estaldura bat eskaintzeko moduan egotea espero dugu. Beste alde batetik, berriz, Biziarteko Errentei buruzko produktu bat prestatzen ari gara.

Honi dagokionez, 2007ko erreforma fiskalak, Aurrezki Sistematikoko Plan Indibiduala (ASPI) arautzen du, prestazioa modu horretan hartuz gero abantaila fiskalak eskaintzeko. Horrela, bada, zorroko aurrezki-produktuek ASPIren baldintzak betetzen baldin badituzte, goza dezakete prestazioko garaian izango duten zerga-salbuespen beraz. Pentsio Planek eta BGAEek, berriz, egin dezakete prestazioa errenta moduan jasotzeko aukera.

Itzuli

Mondragón Corporación · Humanity at work