HasieraLagun Arori buruzPrentsa-aretoa

Canal RSS

Prentsa aretoa

Itzuli

Pablo Mongelos-ek Lagun Aroren egungo mementoari eta aseguruen sektoreari buruz egindako azterketa

10/04/2007 · Lagun Aro

Ezagutzera eman: |

Lagun Aro Aseguruetako Zuzendari Nagusi Pablo Mongelosek dioenez, “egia da aurtengo urte hau berezia dela, baina ez dut uste etapa berri baten hasieran gaudenik, gure apustua orain dela 25 urte hasi zen-eta. Orain lan egiten dugunok izango gara oinarriak jarriko ditugunak, gero hemendik 25 urte barru zuek guztiokin gure 50. Urtemuga ospatu ahal izan dezagun. Oso baikortzat jotzen dut orain arte egindako bidea. Merkatua baino gehiago hazi gara, emaitza onak lortuz. Eta hori, zuek Bezerook guregan jartzen duzuen konfiantzaren fruitua baino ez da. Eta beste ezer baino gehiago, Lagun Aro osatzen dugun guztion artean iritsitako lorpena azpimarratzea gustatuko litzaidake, Euskalit erakundeak Kudeaketako Kalitateagatik emandako Urrezko Q-a, alegia. Gakoa, oro har, ekonomiaren hazkundean dago. Gu zerbitzuen sektorean gaude, eta ekonomiaren gainerakoarekin batera goaz. Esate baterako, automobilaren merkatuak, eraikuntzarenak eta negozio berrien sorkuntzakoak aurrerapausoak eman izanak eragin handia izan du gure sektorean, eta horiekin batera baita ezbeharren tasak pixka bat hobera egin izanak ere.

Itzuli

Mondragón Corporación · Humanity at work