HasieraLagun Arori buruzPrentsa-aretoa

Canal RSS

Prentsa aretoa

Itzuli

Gure 25. urteurreneko festa

16/04/2007 · Lagun Aro

Ezagutzera eman: |

Badator gure 25. urteurreneko ospakizun gorena. Festa bat, Lagun Aro posible egin duten eta egiten jarraitzen duten pertsona guztien lana eskertzeko egin nahi dugun festa. Gure ibilbidearen zuzentasuna egunez egun berresten du gure bezeroen gogobetetasunak; izan ere, 25 urte baitaramatzagu zerbitzu-kalitaterik onena eta haien beharrei egokitutako produktuak eskaintzen.

Betiere, fedea izan dugu pertsonengan. Gure ibilbidean lagun izan ditugun guztiengan. Horietako asko Lagun Aroren 25. urteurreneko ospakizun-ekitaldian izango zarete, apirilaren 23an, astelehenean, 19:30ean, Bilboko Euskalduna Jauregian. Bideo bat proiektatu eta ohiko hitzaldiak entzun ondoren –Juan Jose Ibarretxe Lehendakariarena barne–, Kepa Junkeraren kontzertu esklusiboaz gozatzeko aukera izango dugu: nazioarteko musikariak eta ezusteko bat edo beste ere izango dira tartean.

Itzuli

Mondragón Corporación · Humanity at work