HasieraLagun Arori buruzPrentsa-aretoa

Canal RSS

Prentsa aretoa

Itzuli

Abiatu da Kepa Junkerarekin dugun bidaia

11/09/2006 · Lagun Aro

Ezagutzera eman: |

Areetako geltokiko karpa txikia geratu zen Kepa Junkeraren azken diskoaren ("Hiri") aurkezpenera bildu zen jende oldea hartzeko, Getxoko Jaialdiaren amaierako jardunaldian. Izan ere, kontzertu handi honekin eman baitzion bukaera jaialdiak.  Horren hasieran, ordea, Lagun Aroren bidaia iradokorra, Kepa Junkera eta Elkar disko-etxea daude. Euskal tradizioko musikatik abiatuz mundu osoko soinuen erritmo-nahasketa bat izanez bukatzen duen musika-lan bat babestu dugu. Eta Getxoko aurkezpen ofizialaren ondoren, beste hiri askotan aurkeztuko da "Hiri", 2007ko urtea amaitu bitartean. Lehenengo Katalunian izango da, eta gero Madrilen, Parisen, New Yorken... Kepa Junkerak, gainera, disko berria sinatzen jardun zuen irailaren 5ean Lagun Aroren Algorta eta Areetako sukurtsaletan.

Itzuli

Mondragón Corporación · Humanity at work